• PDF

SAM rugbi taldea sailkapen berri baten haidürü

  • Lundi, 25 Juin 2012 08:03

Federale 1ean egoiteko galtoa pausatü dü Mauleko rügbi taldeak Frantses Federazioan, horren berri emanik izan da berriki igaran den biltzar nausian. Arrazu ekonomikoen gatik, holako heineko talde zonbait mailaz eraisteaz mehatxatürik dira, ondorioz lekü zonbait libratüko dira. Beñat Queheille taldeko lehendakariak erran deikünaz, zorretan diren taldeak zigortü behar dira. Mementoko, bere taldea Federale 2an baldinbada, hilabete bat barne arrapostü bat ükenen düe eta erantzün baikor balinbada, jokülariekin eztabadatü ondoan delibero bat hartüko düe, Federale 1ean egonen düen ala ez trinkatzeko. Jadanik, aitzineko urteetan Mauleko taldea salbatürik izan zen gisa horrez.

Entzün Beñat Queheille SAM rügbi alkarteko lehendakaria : 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir