• PDF

Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter

  • Mardi, 12 Mars 2013 10:48

Zortzi urtez Credit Agricoleko lehendakari izan ondoan, Albert Hastoyek bere leküa utzi deio lehendakari ordariari Juju Erbin Ürrüstoi-Larrabileko aüzapezari. Albert Hastoyek eraman düan lana goraipatü düe administrazaleek. Juju Erbinek bere aldetik, jakinarazi dü orai arte eraman den ber bidea jarraikiko düala. Biltzar nausian Xiberoko lehuak partekatürik izan dira, Azia alkarteari, Arla enpresari, Pier-Pol Berçaitsi, eta Pierre Hardoyi. Lau horik haütatü dütü Administrazio kontseilüak, Xiberoari ekarten deien lanaren eskertzeko. Bestalde, beste bi lehu emanik izan dira, Françoise Sallaberry berriki erretretala joanik den langileari eta Albert Hastoy lehendakari kargüa ützi düanari.

Entzün Albert Hastoy Crédit Agricoleko lehendakari ohia : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Juju Erbin Crédit Agricoleko lehendakari berria : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Crédit Agricoleko bi züzendariak Dominika Epherre Atharratzekoa eta Stéphane Urruty Maulekoa :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir