• PDF

Sü ehaileen deiadarra ixiltüko

Dagün apirilatik harat, sü ehaileen deitzeko deiadarra ixiltüko da. Ordez, sü ehaile bakotxak düan bipa delako baten bidez abisatürik izanen dira. Orohar, kanbiatze honek arrenküra ekarten dü, sokorrien hobetze bat bezala ekarririk balinbada ere. Büdjetaren apaltzeak sokorri saila ere honkitzen dü. Hala nola, gertakariaren araberan sü ehaileen heina kontrolatü nahi da eta ahal bezain sü ehaile güti igorri. Mauleko kantonamentüan adibidez, haütetsiak ohartzen ari dira, ezbehar arinentako, anbülantzia pribatüak igorten direla. Gure kartielean sü ehaileak bolondresak izanez, lege xede bat pausatürik izan dela Frantziako Lege Biltzarrean, sü ehaile bolondresen hobeki zaintzeko eta beren engajatzeari, ezagüpen emaiteko.

Entzün Jesus Oliva Mauleko sü ehaile bat :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir