• PDF

Maskaradak Ikastolako ikasle ohiekin

  • Mardi, 06 Mars 2012 09:56

Sohütan Hokin, Muskildi Urdinarben, Lexantzün, Barkoxen eta Gamere-Zihigan emanen dira autenko maskaradak. Barantailaz geroztik mustrakan ari dira Xiberoko ikastolako ikasle ohiak. Neskenegün oroz biltzen dira Maule Gaineko Etxahun gelan. Hor maskaradak osorik emanik dira gero taldeetan biltzen dira joküen lantzeko. Kargü nausietan Peio Bedecarrats date kabana, Pette Etxebarria Pitxu eta Xantiana Etxebest Buhame anderea. Mustrakak giro ederrean iragaiten dira eta hola emaiteko xedea düe herrietan. Maskaradak apirilaren 8ean emanik dirate Hokin, 15ean Muskildi Urdinarben, 22an Lexantzün, 29ean Barkoxen eta azkena maiatzaren 6an Gamere-Zihigan. Ikastolako ikasle ohiak izatez, haborokin bat eginen düe eta barrikadak eskentüko dütüe Herri Ürratsen maiatzaren 13an.

Entzün Maite Davant eta Xantiana Etxebest maskaradako bi arizale : 

Commentaires  

 
#1 Joana 2012-03-06 12:21 Egoera berriak hitz berriak nahi beitutu, ene gusteala 'buhame gehien' hobeki joaiten da, 'buhame andere' beno…
Zer diozue?
Citer
 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir