• PDF

XORA filmaren lehen oharrak

  • Lundi, 12 Mars 2012 09:38

Filma berezia, bortitz, ausarta, historia opilotsü, aktür jokü hona, irudi eijerrak, soinü apaintze honak, holako oharrak entzün dira, martxoaren 10an XORA, Peio Cachenaut-en filmaren lehen hedapenaren elkitzean. Maule-Baitha zine gela bere 250 leküekin ttipiegi baratü da. 50 jente lekürik gabe egon dira eta so egileek apirila ondar artino egürüki beharko düe orai, filmaren ikusteko parada ükeiteko. Zine gela güzietan izateko banatzaile ofizial baten ükeitea beharrezkoa da. XORA filmaren egileek eta builtazaleek esperantxa düe maiatza gabe banatzailea edirenen düela.

Entzün lekükotarzün zonbait filmatik landa : 

Entzün Edu Barriñaga XORA filmaren ekoizlea : 

Entzün Mixel Etxekopar ohar zonbait : 

Entzün Peio Cachenaut filmaren asmazalea : 

Commentaires  

 
#1 the artist 2012-03-13 09:42 Gora Peio eta Peiotarrak !
Filma komertziala ez dela, hain hobe…nahiz eta zorigaitzez sos ekarleak pelikula komertzialak(beurk!) izan. Bena zorionez peiok ez deigü holako ezdeüskeriarik eskentü.
Peliküla hau da eta luzarako date Zuberotar eta düdarik gabe euskaldün güzien altXORA.
Eskerrik hanitx eta jo aitzina!
Citer
 
 
#2 amaiaetx 2012-03-13 20:27 Egia erran, filma ürrentzean biziki gaizki elki niz.(Filma horren pezütarzünaren gatik). Bena beste ikusle zonbaitekin mintzatzeak izigarri hon egin deit ene galto zonbaiter arrapostüak üken beitütüt.Historia ez da hain aisa entelegatzeko . 2 kritika nütüzke: Eztabaidarik ez dela izan, filma ondotik (bata) eta XORA sarien banaketa ez dela ürrentzean egin (bigerrena). Hortaz aparte, biba Peio , TTK, Jef, Xantiana, Michel, Pako eta parte hartzale güzier, la izigarria egin beitüzüe !!!! GORA XORA!!!! GORA XIBEROA Citer
 
 
#3 amaia 2012-03-13 20:35 Egia erran, elki niz zinematik zinez gaizki. Filma oso pezü atzaman dit ( hori zelarik helbürua ene ustez).Eztabada baten eskasa senditü düt filmaren ürrentzean… eta penagarri atzaman düt XORA sarien banaketa hatsarrian eginik izan dela. Bena hortaz aparte, izigarriko lan ederra egin düzüe, biba Peio, Ttittika, Jef eta parte hartzale güziak !!!! Ber bidetik jarraiki !!!! Citer
 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir