• PDF

Crédit Agricole banka etxeak bi alkarte lagüntzen

  • Mardi, 20 Mars 2012 09:05

2150€ eman dütü Xiberoko "Crédit Agricole" banka etxeak Xiberoko bi alkarteer, Hebentik eta Kanta Xiberoari. Nola posible den ? Crédit Agricolaren baitan den IDL "Institut de Dévelopement local" kütxa bati esker. Sos hau, kültüraz edo sozialaz ardüratzen diren alkarteak lagüntzeko baliatürik da. Xiberoko Crédit Agricoleko administralariek deliberatzen düelarik alkarte baten lagüntzea, eskualdeko arduradüner xedea presentatzen deie eta haiek düe erabakitzen lagüntzea edo ez.

Entzün Félix Laxague Kanta Xiberoa alkarteko kidea : 

Entzün Mixel Etxekopar Hebentik kültür alkartekoa : 

Entzün Jean Baudéant Crédit Agricoleko administralaria : 

Haatik, lagüntza ez dela alkarte baten egünoroztako biziarentzat baliatzen ahal, baizik eta inbestizamentü batentzat. Kasü hontan, Kanta Xiberua alkarteak kantarientako taulada baten eginaraztea asmüa dü eta Hebentikek Xora filmaren gastüetan lagüntzeko. Ürrentzeko, ohartarazten deizüegü "Crédit Agricole"ren biltzar nausia martxoaren 24an iraganen dela Urdinarbeko Chistera ostatüan goizanko 10.00tan.

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir