• PDF

SIVU botingoak eüskara hedatü nahi

  • Mardi, 27 Mars 2012 07:57

Martxoaren 24an Maulen Eüskal Kültür Erakundearen biltzar nausia aitzin, Herrien Arteko Eüskararen Aldeko Sindikata bildü da. Hiru delibero hartü dütü. Lehenik, martxoaren 31ko Deiadaren manifestaldiaren süstengatzea, bigerrenik, galto baten lüzatzea Frantses Lehendakaritzako haütagei bakotxari, ikusteko zer deioen eüskara, okzitanoa eta beste mintzajer bürüz, ezagütpena emanen düan lege xede batetaz. Azkenik Eüskal Telebistaren hedatzeko, Eüskararen Erakunde Püblikoak züan eskümenaren hartzea. Nümerikoz Eüskal Telebistako 2. eta 3. kateen zabaltzeko Ipar Eüskal-Herrian  behar diren ürratsak eginen dütü aurten.

Entzün Gaxuxa Elorga Donibane-Lohitzüneko haütesia : 

Commentaires  

 
#1 Ander 2012-03-27 17:47 Berriaren testuan zuzenketa bat egin nahiko nuke ez baitira 2. era 3. kateak, baizik eta 1. eta 3. kateak zabaldu nahi direnak, horiexek baitira euskaraz igortzen dutenak. ETB2 gazteleraz izanik ez du horrenbesteko baliorik Ipar Euskal Herrian. Citer
 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir