Denbora ederrari esker Xiberoko kültür jei nausia alde güzietarik oso kausitürik izan da, atzo Pagolan eman den Domingo Garat pastoralaren lehen emanaldiarekin. Frantses Iraultza garaian Üztaritzeko Garat anaiek Eüskal Herriaren ezagütpenaren alde eraman züen borroka antzeztü düe Pagolarrek 3000 jenteen aitzinean. Eüskaltarzüna eta Eüskara ere goraipatürik izan dira Frantxoa Caset-ek idatzi düan pastoralean. Dantza, kantoreak, müsika, taula joküa, 80 aktoreek oro eman düe dinamika hon batean, Jean Fabien Lexardoy gidatürik eta Sophie Larrandaburu kür eramailearen harmoniak jarraikiz. Lapurdiko anai-arreben historia ontsa jabetü dira aktore güziak eta Xiberoari düen atxikimentüa azkarki baieztatü düe Pagolarrek. Püblikoaren Oharrak :
Püblikoaren Oharrak 2. partea :
Thierry Inchastoichipy Süjeta :
Peio Etchegoin Kantaria :
Jean Fabien Lexardoy :
Sophie Larrandaburu :
Maritxu Behety Antolatzailea :