XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Holaxe pausatü züan galtoa iragan astean Gatuzain argitaletxeak. Ihardesteko, hiru idazle xiberotar kümitatürik ziren (Nicole Lougarot, Robert "Pipas" Larrandabürü eta Hélène Etxekopar) eta hüilantü ziren 30 bat jenteak. Idazle bakotxak bere mintzaldia eman ondoan, eztabaida abiatü zen.
Kültüra aipatzean Pipasek, Robert Larrandabürük, kültüra eta folklore hitzen arteko ezberdintarzünak aipatü zütüan.
Hortik, bide bat beno haboro hartü zütüan eztabaidak : sos lagüntzen beharra zonbaitentako, kültür xüme baten beharra besteentako... Haatik kültüra aipatzen delarik, ezin saihetsean ützi eüskara. Gaitz izan da haütü baten egitea, bena halere ausartü gira erran zonbait hartü eta bata bestearen ondoan ezartea.
Entzün kültüraz erran zena :


Eta eüskaraz erran zena :

Eta erran gabe doa eztabaidan züek ere parte hartzen ahal düzüela, heben berean ohar bat üztez. "Add new comment" lotüran klika, oharra idatz eta taula grisan agertzen diren zenbaki eta hizkiak idatz peko karratüan.

2013an sortüko den züjetarekin egin gei dü pastorala Gotaineko Abotia alkarteak. 2063an emanik litzateke... prefosta, erri egiteko düe iragarpen hori, ez bada eztabaidan sartzeko.
Oritaraz dezagün azken denboretan herri zonbaitek zinez aitzinetik erraiten düela, üxü prentsaren bidez, pastorala eginen düela (ikus herrien zerrenda heben klikatzez).
Entzün Mixel Etxekopar :

 

Gatuzain argitaletxeak Xiberoko kültüraren geroaz eztabaidatzea proposatzen dü. Aitzineko lau hitz-ordüetan egin bezala, Gatuzainekin libürü bat argitaratü düen idazleak bildüko dira Urdiñarben, beren iritzia eman eta jenteekin eztabaidatzeko. Xiberoko geia, erran bezala hau da : "Xiberoko kültüra, nolako geroa ?". Ikuspegi ezberdinetarik ariko dira ihardesten Nicole Lougarot (Bohémiens), Robert "Pipas" Larrandabürü (Xiberoa, mendia eta kültüra) eta Hélène Etchecopar Etchart (Théâtres basques).
Ostegünean izanen da (azaroaren 26), Bil Xokoak Urdiñarben düan egoitzan, Junuenean gaüko 8.30tan.
Aitzineko mahai-üngürüetan Espainiako gerra zibila, ipar Eüskal Herriko mugimendü abertzalea, eüskaraz idazteak edo etxebizitzak sortzen dütüan arrenkürak aipatürik izan dira. Hartzea Lopez-Arana, Gatuzain argitaletxeko kideari aitzineko eztabaiden bildüma gisako bat galtegin deiogü.
Entzün arrapostüa :

Faïza Kaddour antzezleak soinülari baten lagüntzarekin ostirale hontan Maulen emanen düan antzerkiaren izenbürüa da "Le Frichti de Fatou". Bordaleko Tombés du ciel konpainiaren proposamena da, taula gainealatzeko lanak Jean François Toulousek egin dütüalarik.
Frichtia sükalte errezeta bat izanki, antzerki denboran sükaltatüko düana txestatzeko parada ere izanen da ondarrean. Antzerkiaren aurkezpena egin deigü Christelle Mange, kültür teknikalariak :


Maule Baitha zinema gelan izanen da ostirale hontan gaüko 9 orenetan. Leküak aitzinetik hartzen ahal dira Mauleko herriko etxean.

Mauleko Ondarearen etxean ikusten ahal dira Jokin Hullin xiberotar gaztearen margolanak. Erran deigünaz bi urte iragan dütü margotzen, eta ibilbide horren helmüga da erakusketa hau. Taulak ez dira denak estilo berekoak, heben ezarri dütügün zonbaitek erakusten düen gisan. Erakusketa urtarrilaren 2 artino ikusgei da.
Entzün Jokin Hullinentako zer den erakusketa hau :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan