XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Jadanik Pastoral bat antolatü düenek badakie zonbat lan eta sos galtatzen düan xede horrek.
Horren aijatzeko da sortü Xiberoko Pastoralak izeneko alkartea.

Xehetarzün haboro Dominika Eppherre-rekin, alkartearen kide bat:

 

 

Herria egin düen emazteak omentü

Asisko Urmenetak "Herrientsak" bere komiki berria presentatüko dü Prefostan abentüaren 21an gaüko 8etan.

Komiki hontan XIX.mentetik eüskararen erakaskuntzan, emazteen züzenen alte eta kültüra aldetik borrokatü diren emazteak aitzinean jarri nahi zütüan.

XORROTXAK II diska berria heltürik da!

« Xorrotxak II » diska elki dü xiberoko botza alkarteak !!
Xiberotar kültürraren süstengatzeko helbürüarekin jarraikitzen dü alkarteak, partikülarzki kantoreen aldetik.
Hartakoz, egünorozko emankizün bat proposatzen dü xiberotar kantoreen behatzeko eta haur eta gehitüen kantu txapelketa antolatzen ere.
Diska hortan azken 18 urteko xorrotxen kantoreak biribilkatü dütü xiberoko botzak.
Denak grabatürik izan dira studio batetan xahüan.
Diska interarché eta xirikotan edireiten ahal da Maulen, petit casino eta Pieillanean Atharratzen

 

Beñat eta Ximena: 

Previous Next

Elsa Oliarj Ines eta Bastien Cosson-ek Atharratzeko kooperatiba ohia erosi düe eta obretan dira arte güne bat sortzeko.
Arte kontenporaneoko erakuskak antolatü nahi dütüe eta Bastien-ek bere ateleria instalatüko dü ere bai.

owantshoosyen bortak lehentze zabaltzen dira

Oowantshoozy Llargo anaiarreben markak bere bortak zabaltzen dütü neskenegün huntan.

Zakü, kasketa ala orano txorientako diren etxe ttipi elibat egiten dütüe arra-erabilten dütüen oihal eta plastikoekin.

Lehentze düe beren ateleriaren bortak zabaltzen.

Parada beren lan egiteko manera eta beren sorkuntzen agerarazteko.

Düala bi urte Channel eta hermès marka handiekin lan egiteko parada üken düe Parisen irabazi lehiaketa batiri esker.

Goizanko 10 orenetarik 7orenetarat bortak zabalik izanen dira Urdiñarben bide bazterrean den beren egongian.

 

Ddiddue eta Juana Etxeberri Llargo: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan