XÜXENEAN ENTZÜN

Baküna show-k, dantza zaleak erakarri dütü.

2000 jente hüllantarazi zütüan Baküna Show ikusgarriak ostirale eta neskenegünean Maulen. Xiberotar dantza tradizionalarekin sorkuntza moderno eta fresko bat sortü düe, Xiberoko dantzaren historioa kontatüz. Püblikoa gozatü da eta arizaleak ere. Orain gaüza gogorrena, Xiberotik kanpo emaitea eta ber arrakastaren biltzea. Azaroaren 22an Hasparnen emanen da, Ürtarrilaren 24an Angelün, Ürtarrilaren 31an eta Barantailaren lehenean Donapauleun eta azkenik Donostin.
Entzün Artzen Letona eta Dominika Rekalt-en erreportaia :


Hona ere Ipar Euskal Herriko Hitzan ikusgei diren bi bideo llabürren lotüra.