Alain Lamassoure Sohütako ikastolan
Ostirale hontan (barantailaren 12) Alain Lamassoure UMPko haütetsia Sohütako ikastolalat agertü da bi egün lehen jakinaraztez jinen zela. Ez zen deüs ere hitzemaitera horra, bena bai kanpainaren baitan kasetalariak biltzera. Hiru galtoetaz bere iritzia jakin nahi izan dügü.
Eüskara
Eüskararen alde egin düan lana azpimarratü nahi izan dü, bereziki Eüskararen erakunde püblikoaren sortzea aipatzez. Hortaz gain, Europako hizkuntza gütitüen hitzarmenari etxekirik dela erran deigü, ez berriz eüskararen ofizialtarzünari (ez dü hain argiki erran bena alkarrizketa behatzen ahal düzüe heben pean.
Batera
Eskualdeetako haüteskundeekin batean, irratian jadanik aipatü dügün bezala, Baterak eüskal institüzio baten üngürüko galtozkatze bat antolatü dü. Hortaz bere iritzia zinez argi da, kontre agertzen da, bere ustez frantses lürralde antolaketa erreformak ekarriko beilüke leküko ezagüpen azkarrago bat (hori ere entzüngei alkarrizketan).
AHT
Lapurdin iraganen litzatekean Abiadüra Handiko Trenbideaz ere argiki erraiten dü alde dela. Oraiko trenbidearen moldatzeaz galtoa pausatü deiogülarik, ihardetsi dü trein hori tramway eta trein arteko zerbait bilakatüko dela, Baiona eta Donostia arteko lotüra gisa. Trenbide berria aldiz, beste argüdio zonbaitez gain, merkantzia bidetik trenbidealat iragaiteko manera hoberena dela segürtatü dü.
Entzün Alain Lamassoure (UMP) eüskararen üngürüan eta Bateraz mintzo :
Entzün Alain Lamassoure Abiadüra handiko trenbide xedeaz mintzo :





Comments
Lamassoure USTELA! EUSKARA OFIZIALA Quote
Jakobino errabiatüa den Lamassoure küküa, euskararen ofizialtarzünaren oso kuntre, Euskal Herriaren suntsitzearen alde AHTareki eta gure autonomiaren kuntre prefosta, den txori maltzür eta madarikatü hau eskola pribatü batetara doa püblikoari mintzatzeko eta harrigarriena honki jina eta batzarri hona üken dü… Batasuna ala MPA izan balira Habiaren jabeek ezeztatüko lütükee hain segür, Xiberoko ikastoletan politikarik ez beita egiten…Bürüaren gainean ebilten ari gira Xibero jator eta puta hontan! Quote
Benedicat eis Pater et Filius et Spiritus Sanctus. Amen. Quote
Ikastolako Aitetamak, ideia hau nontik üken düzüe ?
ni atzamanik nüzü.
voilà Quote
RSS feed for comments to this post.