Konpany Beritzak bere biltzar nausian urteaz bilan baikorra eta xede berri zonbait aipatü dütü.
Aintzineko bi urteetan « Baküna Show » dantza ikusgarriak gaitzeko arrakasta üken züan, bere 8 emanaldietan kasik 8000 ikusle bildüz, erdia Xiberoan bera hüllantü zelarik.
Ber bidean jarraikiz, beste dantza ikusgarri bat plantan emaitekoa düe 2017 urteko larrazkenean. Ikusgarri hori euskal eta xiberotar mitologian oinarritüko da.
Beste xede jarraikitzen düe süstengatzen. Horien artean, Master Classe delakoan Xiberoko lizeoetako 18 dantzari biltzen dira aste oroz, eta baxo urte ürrentzean bakotxak sorkuntza bat eskeini behar dü.
Johane Etxebest, dantza erakasle eta konpany beritz alkarteko kide:
- Kultura
- Agerraldiak: 2109