Atarraztar hanitxen memorian gelditüko da 2016. urtea eta bereziki Atarratze Jauregian alkarteko kideentako. Bozik ziren iragan ostegün gaüan alkartearen biltzar nausian agertü zirenak eta alkarteko ardüradünek bilan oso baikorra egin düe. Atarratzen egin ziren bi emanaldietan kasik 5000 jente hüilantü ziren, milako bat Otsagabian eta 1800 Pariseko Le Chatelet antzokian. Hots 9000 jenteek ikusi düe Jean Pitreau pastorala. Kontüen aldetik 7500€ benefizio edo etekin agertzen da eta erran behar da Atarratze eta üngürüko kültür edo kirol alkarte edo eskola ezbardineri sos emaitzak egin dütüela. Azkenik biltzarrean jakinarazirik izan da, azken elkaldi bat eginik düela, Bizkaian, Bilboko Arriaga antzokian, Parisen egin züen bezala pastoralaren llabürpen bat emanen düe barantailaren 18an.
Marcel Errezaret :
- Kultura
- Agerraldiak: 2280