Mauleko Urrats berri alkarteak biltzar nausia züan igaran neskenegünean. 2004ko pastoralaren ondotik dantza, kantore eta eüskararen builtarazteko helbürüa züan alkarteak, eta bide hortan jarraikitzen dü. Dantza sailean, 18 ikasle eta 4 erakasle dütüe, ttipientako ; eta kurtsoak oro eüskaraz emaiten dütüe. Gehitü edo aintzindariak 12 dira, 2 erakaslerekin. Kalakan izeneko kantari taldean, berriz, 30 bat emazte biltzen dira bi astetarik behin. Dagün urtean pastorala Maule-Lextarren emanik date, Urrats berri elkarteak builtarazirik. Pastoralaren egingeiaz, barantailaren 11an Biltzar nausi bat badate eta administrazione Kontseilüa berritüko düe. Beste hitzordüa martxoaren 4ean date. Pettarreko maskaradar batzarri egitea berek beitüe antolatzen.
Johañe Bordaxar presidenta:
- Kultura
- Agerraldiak: 2143