XÜXENEAN ENTZÜN

Jean Baptiste Coyos eüskaltzain osoa

Jean Baptiste Coyos eüskalzain osoa izentatürik izan da ostirale goizan Bilbon egin den osoko biltzarrean. Jean Louis Davant eüskalzain emeritü izaitearen ondorioz sortütako hütsünea betatzeko bozketa egin dü Eüskaltzaindiak. Jean Baptiste Coyos botzik agertü zaikü bere izentatzeaz. Eüskaltzaindian Xiberoa ordezkatüko dü eta ondoko hilabeteetan xiberoko eüskaltzale eta eüskara sailean aditüak direnekin biltzeko asmoa dü. Jean Baptiste Coyos Etxebarne 1952an sortü zen, Maulen. 1974an lehen mailako irakasle ikasketak bürütü zütüan eta geroztik irakaslea izan zen 2008 artino. Hizkuntzalaritza Orokorreko doktorea da, 1998an, René Descartes ünibertsitatean "Arbailletako xiberotar mintzairaren deskribapena-Ergatiboaren estüdioa" izeneko tesiarekin. 1996az geroztik eskola ematen dü ünibertsitateetan. 1999tik 2003ala hizkuntza politikarako kargüdüna izan zen Pirinio Atlantikoetako Konseilü Orokorrean eta ikerketa kargüdüna Baionako Iker zentroan, 2004etik 2006ala. 2006an eüskalzain urgazle izentatü züan Eüskaltzaindiak. Akademiaren Süstapen batzordeko kidea da.

Entzün Jean Baptiste Coyos eüskaltzaina osoa :