• PDF
  • Imprimer

Urdanka etxen egiten delarik

Azken denboretan, legeak hala erranik, urdea Mauleko kabale hiltegian ehaiten düe haboroenek. Bena ez denek. Ibarresküineko etxalte batetan, urdea etxerat eramanik zaie, askaiten dira... eta lanealat.
Heben proposatzen deiziegü dagün asteazkenean hedatüko dügün erreportajea.
Entzün :
Eta beti bezala, argazki güziak handitzen dira beren gainean klikatzean.

 



Argazki haboro heben pean "haboro irakurri" klikatzez

  • PDF
  • Imprimer

Nabarralde saria Jean Louis Davanti

Nabarralde alkarteak lehentze sari bat eman dü aurten, eta Jean Louis Davant Iratzabali emaitea deliberatü dü. Alkarte nafartarrak memoria historikoa lantzen dü, Anjel Rekaldek erran deigün bezala :
Eta prefosta galtatü deiogü zerentako Jean Louis Davant haütatü düen :
Xehetarzün haboro Nabarralderen web günean heben klikatzez.

  • PDF
  • Imprimer

Xiberoko kültüra : nolako geroa ?

Holaxe pausatü züan galtoa iragan astean Gatuzain argitaletxeak. Ihardesteko, hiru idazle xiberotar kümitatürik ziren (Nicole Lougarot, Robert "Pipas" Larrandabürü eta Hélène Etxekopar) eta hüilantü ziren 30 bat jenteak. Idazle bakotxak bere mintzaldia eman ondoan, eztabaida abiatü zen.
Kültüra aipatzean Pipasek, Robert Larrandabürük, kültüra eta folklore hitzen arteko ezberdintarzünak aipatü zütüan.
Hortik, bide bat beno haboro hartü zütüan eztabaidak : sos lagüntzen beharra zonbaitentako, kültür xüme baten beharra besteentako... Haatik kültüra aipatzen delarik, ezin saihetsean ützi eüskara. Gaitz izan da haütü baten egitea, bena halere ausartü gira erran zonbait hartü eta bata bestearen ondoan ezartea.
Entzün kültüraz erran zena :
Eta eüskaraz erran zena :
Eta erran gabe doa eztabaidan züek ere parte hartzen ahal düzüela, heben berean ohar bat üztez. "Add new comment" lotüran klika, oharra idatz eta taula grisan agertzen diren zenbaki eta hizkiak idatz peko karratüan.

  • PDF
  • Imprimer

Negüa hor dela !

Orai artino düdak baziren, oraikoan gaüza segürra da negüan sartürik girela bete-betean. Larraintarren otoak elürrez beztitürik jaitsi dira Maulerat aste hatsarre hontan. San Martiko Harrian berriz lanak ürrentzen ari dira, eta behar bezala joaiten bada, aste-ondar hontan lerragiak zabaltüko dira. Halere aste batez gibeltü behar izan düe zabaltzea elür eskasarengatik.
Dena den San Martiko Harrian, aurten, hego Nafarroalat so jarri dira, eta alkarlanean ariko dira. Entzün René Errezarret :
Bestalde egonaldi zonbait üsatü beno merkeago izanen dira, eta horien berri ükeiten ahal düzüe heben klikatzez. Xiberoko Botzan, oraitik aitzina, ostirale oroz ükenen düzüe San Martiko Harriaren berri René Errezarreti esker.

  • PDF
  • Imprimer

200 laborari ez dira aski izan

Astelehen hontan (azaroaren 30) berrehün laborari bildü dira Chaumes gaznakagian 2009/2010 ikasurteko behi eznearen negoziaketan indar erakustaldi baten egiteko. Negoziaketak iragan astean hasi ziren eta laborariek berriz ere beren arrenkürak agertü dütüe Maulen. Delegazio bat sartü da züzendaritzarekin xüxenka negoziatü nahian bena ez düe nahi züena kausitü. Laborariek prezioa goratü nahi züen prefosta, bena Chaumes-eko züzendaritzak ez : laborariek galtatzen züen 1000 ezne pinta 1077 euroetan eta gaznakagiako züzendaritzak apaltü nahi züan 1024 euroetara.
Entzün Philippe Petit, intersindikaleko kidea (argazkian esküinean) :

Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL