• PDF
  • Imprimer

Alkartarzüna Lokotiko bidean

Lokotin, Kamerunen, osagarri arrenküra handiak badütüe (bereziki Ihesa edo Sida eta paludismoarekin), eta ahal güti erien artatzeko. Christian de Gaye (argazkian erditan) Mauleko sendagileak hanko egoera ontsa ezagützen dü, eta ontsa badaki osagarri mailan zertan diren lehentarzünak. Erran behar da bere alkartea (Les Chemins de Lokoti) Kameruneko beste alkarte batekin ari dela alkarlanean. Gisa hortan, afrikarren galtoer ihardetsi nahian ari dira lanean heben.
Jadanik joan-jin bat beno haboro egin düe, sendagai, preserbatibo eta zernahi tresneria eramaiteko. Bena xede handiena Lokotiko osagarri zentroaren arraberritzea izan da. Aurten adibidez, zentroan sistema elektrika fidagarria ezarri düe, argi indarra joaiten beitzen arteka.
2010eko xedeetan, aipagarriena delako "container" baten igortea izanen da, Mendikotatik Loktirat, sendagai eta materialez beterik. Bena gaüzak igortea lagüntzaren parte bat besterik ez da. Leküan leküko elkibideak ere txerkatzen dütüe. Hur pützüak ala ütürriak eraikiko dütüe, eta bedezi eta erizainak Afrikarat igorriko dütüe leküko jenteen formatzekoa. Informazio haboro beren web günean, heben klikatzez.
Entzün Christian de Gaye :
Lokotiko informazio haboro badüzüe bideo hontan :

 


  • PDF
  • Imprimer

Jokin Hullinen erakusketa

Mauleko Ondarearen etxean ikusten ahal dira Jokin Hullin xiberotar gaztearen margolanak. Erran deigünaz bi urte iragan dütü margotzen, eta ibilbide horren helmüga da erakusketa hau. Taulak ez dira denak estilo berekoak, heben ezarri dütügün zonbaitek erakusten düen gisan. Erakusketa urtarrilaren 2 artino ikusgei da.
Entzün Jokin Hullinentako zer den erakusketa hau :

  • PDF
  • Imprimer

Bost urtez % 7 ondarkin gütiago

Bil ta Garbi sindikatak ADEME (Agence de l'Environnement et de la Maîtrise d'Energie) egitürarekin bost urteko kontratü bat izenpetüko dü astelehenean (azaroaren 23). Kontratüa ürrentzean, helbürüa litzateke oraiko ondarkin kopürüa %7az ttipiaraztea. Horren kausitzeko, Bil ta Garbik orai artino egin lana jarraikiko dü eskoletan, saltegietan edo plazetan, bena ahal haboroekin (ADEME egitürak 270 000 euro artino emaiten ahal lüke bost urte horietan). Kontratüa erran bezala astelehenean izenpetüko da, bena aitzin-aurkezpena Saliesen egin dü Dominique Bosqek (Bil ta Garbiko ordezkari gisa), Salieseko eta Nabarrenkoxeko haütetsiekin batean (argazkia).
Amiñi bat kilikatü nahi izan dügü Dominique Bosq, galtatzez Bil ta Garbik egiten düan lana ez ote zenez funtsean Terre Vertek proposatzen düanarekin ontsa joaiten ahal (ikus artikülüa heben klikatzez). Entzün arrapostüa :

  • PDF
  • Imprimer

Diaspora bidaian

Pier Pol Berzaitz, Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiaren hitzekin eta Théâtre du Versant antzerki taldeak emanik ikusgei dateke neskenegün hontan Diaspora bidaian antzezlana. Eüskal Herritik kanpo bizi diren eüskaldünen historiari hersatüko dira antzezleak, bena ez hortara bera.

Entzün antzerki taldeko Benoit Etcheverry :

Hitzordüa emanik zaizüe Barkoxeko elizan neskenegünean (azaroaren 21), gaüko 9 orenetan.

  • PDF
  • Imprimer

Eznetegiak filtratzen

APLI alkarteak lanean jarraikitzen dü behi eznearen prezio hobeago baten kausitzeko. Greba ützirik, beste gisako ekintzak egiten ari dira, eta aste hontan egin düena eznetegien filtratzea izan da. Erran nahi beita eznetegien sargian egon direla heltzen eta joaiten ziren kamioen kontrolatzeko. Gisa hortan düe jakin ahal izan, nahiz gaznategietan kontrakoa erran, beren eltxalteetan bildü eznea hola-hola igorririk zela beste herrietarat, bena prezio goragoan saldürik izateko.
Entzün Xabi Hastaran, APLIko kidea :
Hortaz gain, azken denboretan, behi ezne ekoizle zonbaitek kontratü proposamenak üken dütüe gaznategien partetik. Bena üdüri lüke laborarien egoera txarraz baliatzen direla prezio apaletan erosteko ekoiztü eznea.
Entzün Xabi Hastaran :

Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL