• PDF fitxategia
  • Inprimatu

"Bada hogei urte Holzarte bazter ützirik dela"

Logibarreko nagusiak.Düala egün zonbait aipatzen geneizüen Holzarteko zübüa negü hontan tenpestak eraman ondoan, Xiberoko Sindikatak lanen egitea deliberatü züala. Hobeki erranik, deliberatürik izan zen laster hastea, zeren eta jadanik pentsatürik züen lan horien egitea, bena berantago. Holzarteko zübü hortara joaiteko abiapüntüan, Logibarren (Larraine), bazen hogei bat urte lanak egitea eta günearen zaintzea galtatzen züela. Hargatik aterpetxeko nagusiak kexü dela argiki erakutsi deigü. Bere erranetan, Xiberoko Sindikatak Iratin indarrak ezarten dütü Holzarte bazter üztez, behar diren lanak egin gabe. Audela, dio internet eta beste bideetarik jakinarazi beita zübü famatüa zerratürik dela, sasua gaizki hasi düela eta segür da gaizki izanen dela orokorki ere.
Entzün Dominique, Logibarreko nagusia :

Geroztik, Jean-Pierra "Pepela" Mirandengana joan gira, jakiteko Xiberoko Sindikataren izenean zer ihardesten zeion Dominika Logibarri.
Entzün Jean-Pierra Mirande, Xiberoko Sindikataren lehendakaria :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Barkoxen IKASten

Xiberoko IKAS pedagogia zentroaren adarrak bere besta ospatü dü Barkoxen astearte hontan (arramaiatzaren 1). Ikastoletako eta eskola elebidünetako haurrak kümit ziren harat, animazio ezberdinen egitera, pista jokü bat artean. Lauzpazortzi taldeetan banatürik ziren haurrak, klase ezberdinetakoak nahasirik. Haurrak herriko lekü batetik bestealat kurri ziren, eta güneka norbait bazüen haidürü, zoinekin Barkoxez hainbat xehetarzün biltzen zütüen. Jokü horren helbürüa Barkoxe hobeki ezagützea zen (haurretarik bata, mauletarra, ez zen sekülan Barkoxen izan).
Entzün haurrekin egin erreportajea :

Entzün Odette Mohorade, ikastolako andereñoa :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Antzerkiaren arrakasta

Zortzigerren urtean ere, Maiatza tauladan antzerki festibalak arrakasta üken dü. Ostegüna haurrentako izan zen, eta ikusgarri ezberdinetan gelak bete ziren. Ostiralean, estrena ofizialarentako, ikusgarrien arrakastaz gain egünaldi ejerra ere izan zen. Neskenegünean, ülüntzeko ikusgarrientako (mimak eta zirkoa) Mauleko erdigüneko aparkaleküa jentez gainezka beterik zen. Igantean aldiz, ebiarengatik ikusgarririk ez zen kanpoan egin. Dena den, antolatzaileetan den Michel Fouché, Tokia antzerki taldeko langilearen erranetan, lau egüneko formüla kanbiatzea pentsatü beharko düe ; lagüntzaileak zinez akitürik ziren igantean aitzineko egünetan egin lanarengatik.
Entzün Michel Fouchék egin düan bilana :

Entzün Txoborro magoa, jenteen artean :

Entzün Herensüge sorkuntzaren parte bat :

Entzün jenteen erranak neskenegün gaüan :



  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Holzarteko zübüa zaharberritzen

Eric AlcacebeHatsantürik, bena Holzarteko zübüalat heltü gira aste hontan zaharberritze lanen berri ükeiteko. Eric Alcacebe xiberotarra han günüan haidürü, lan horietan parte hartzen beitü. Oritarazi behar dügü halere negü hontako tenpestarekin abantxü zübüa osorik erori zela, eta horren ondorioz Xiberoko sindikatak ez züala hautürik üken. Düala hiru aste hasi ziren langileak soketan txilintxautzen, lehenik alde batetik bestealat sokak eta kableak tiratzeko. Pentsatürik den bezala joaiten bada, lanak üztailaren 15eko ürrentürik izan behar lirateke.
Entzün Eric Alcacebekin egin dügün alkarrizketa :


  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Kantaldietarik diska batetara

Jean Pierre Luro "Ttuttu", Jean Bordaxar, Robert Larrandabürü eta Jean Noël PinqueJean Bordaxar, Robert Larrandabürü, Jean Noël Pinque eta Jean Pierre Luro "Tuttu" kantaldi andana batetan ebili dira azken urteetan. Horietarik batetan, Usurbilen, mikroak ez ziren bozgoragailüetara bera joaiten. Grabatürik izan zen kantaldi hura, iragan abentüan, diska bilakatu dü Elkar argitaletxeak. "Argizagiak argitzen dizü", "Aidea sano" edo "Ai ardoa" bezalako kantore ezagünez gain, Jean Bordaxarrek idatzi kantore zonbait badira, hala nola "Eüskara zertako". Diska horren aurkeztera jin zaigü Jean Bordaxar.
Entzün diskaren aurkezpena (kantore batekin artean) :

Gehiago irakurri...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL