XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Mendikastola, Sohütako Eperra ikastolak mendi elkaldi bat antolatzen dü arramaiatzaren 19ean igandearekin. Maila edo hein güzientako izan dadin, bi ibilbide badira proposatürik, bata bestea beno aisago. Goizanko 8:30 eta 10.30en artean eginen dira abiatzeak Atharratzeko plazatik Maidalenala joaiteko. Mendi kaskoan heltü eta, jateko, edateko badate, müsika eta aeromodelismo animazionea. Elkaldia Eperra Ikastolaren alde beita, 16 urtetarik aitzina 5€ parte harzale güzier galteginik izanen zaie. Egünaldi goxo baten igaraiteko parada bada ikastola lagüntüz.

Entzün Añi Aguer Eperra Ikastolako andereñoa :

Berrogaineko lizeoko 4 gerreneko klaseak, MSAk bi urteetarik antolatzen düan « Le Pré Vert » zoin gehiagokaren « Bihotz kolpea » saria esküratü dü. Bolondresgoa zen konkursoaren aipageia eta horren jorratzeko 2 minütako bideo klip bat egin düe gazte horiek. Handikapa edo ahalmen ürritarzünaren ikuspüntütik jorratü düe emanik izan zaien geia. Parisen izan dira sariaren txerka berriki eta Bretainian 5 egüneko egonaldi bat irabazi düe. Beren bideo klipa ikusgei da xiberokobotza.org internet günean.

Entzün Claudine Bourassou Akitania eskualdeko M.S.A ko bürüzagi ordaria :

Ikastola ezbardinetan bezala, Sohütako Eperra ikastolak bere bortak zabaltü dütü apirilaren 2an. Ikastola aitetamer erakusteaz gain, ikastoletako murgiltze sistema erakatsi nahi da eta ber denboran eramaiten den lana. Eperra ikastolan 105 haur badira orai eta pentsatzekoa da 110etara kasik heltüko direla urte ondarra gabe. Xedeetan, ikastolaren handitzea da langei handiena, düdarik batere gabe. Ondoko baxtimentüa erosirik, arraberritze lanak apirilaren 9tik harat hasiko dira eta 6 hilabeteko lanak izanen dira. Handitze lanak urrentü eta, 150 haurrentako leküa badate Sohütako ikastolan. Azkenean, Integrazio Batzordearen aldeko kantaldia ere antolatürik da apirilaren 9an, Barkoxeko elizan. Xahakoa pastoraleko kürrak eta Baionako Haiz’egoa Abesbatza entzüten ahalko dira eta erabaztea oro, Integrazio Batzordeari emanik date.

Entzün Jean Bordachar Eperra ikastolako lehendakaria eta Patrick Queheille Kanpo lagüntzailea :

Kolegioan sartü aitzin, ikasle güziek igerixkan jakin beharko düe hebentik aitzina. Hau deliberatü dü Frantziako Hezkunde Ministeritzak 2010eko ürrietan. Mauleko pizina arraberritzen den artean, ikasleek igerixkan ikas dezen, xede pedagogiko bat eraiki düe, Xiberoko eskoletako erakasleek, Hezkunde Nazionaleko kirol aholkülariak eta pizinako igerixkari-erakasleak. Dagün urtetik harat, pizina 7 hilabetez egonen da zabalik apirilatik azaroa arte. Lehen, eskolak hamar bat astez ibilten baziren pizinan, 2012tik harat 22 asteetara iraganen da. Beste kanbio hori ere lagüngarri izanen da, haurrek igerixkan ikas dezen. Azkenean, Mauleko pizina üztailaren 2an zabaltüko da berriz ere.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria :


Entzün Eric Bonnaventure, kirol aholkülari pedagogikoa :

Barda entzün düzüe balin bada, Berrogaineko Bixta Eder Laborantxa lizeoko ikasleek emankizün bereziak egin dütüe Xiberoko Botza irratian. Alde batetik, laborantxan instalatzeko xedea düenek, beren proiektüeri lotürik diren etxalte ezbardinen bisitak aurkeztü deizküe eta ondotik, Garapen iraünkorraren astea hasiko baita Apirilaren 1ean, hortaz egin kronika eli bat hontü düe. Bi emankizün horiek arra behatzen ahal dütützüe :

Lehen emankizüna :

 

 

 

Bigerren emankizüna :