XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Agur Xiberoa aldizkariaren lehen orrialdea11 eskolen artean (kolegio eta lizeoak barne) eta Ikas alkartearen lagüngoarekin egiten eta argitaratzen da Agur Xiberoa aldizkaria. Zazpigerrena, 2009ko abentükoa, salgei atzamanen düzüe Atharratzeko kaseta saltegian, Jean Etxarten saltegian Sohütan eta Maulen Herri Ekoizpen saltegian. Eskola elebidünak eta bi ikastolak aldizkatzen dira erredaktore-bürügoaren joanarazteko. Aldi hontakoa Atharratzeko eskolako ikasleek düe gisa hortan züzendü. Bereziki builtreetaz eta sagar jüsaren ekoizpenak aipatzen dira, bai eta ere kolegio baten ibilmoldea. Aldizkariaz xehetarzünak bildü dütügü egileak alkarrizketatzez.
Entzün alkarrizketa :

Gazteentako ez da beti aisa lan baten atzamaitea üdan. Ez dira holako lan hanitx, bena animazioan aritzeko, diploma batek lagüntzen ahal dü üdako lanaren atzamaiteko. Familles Rurales alkarteak, BAFA deitü diploma horrentako formakuntza bat proposatzen deie gazteer. Barantailaren 21etik 28alat iraganen da Berrogaineko laborantxa lizeoan. Izenak oraidanik emaiten ahal dira ondoko zebakian : 05 59 27 60 70. Xehetarzün haboro entzün Familles Rurales alkarteko Pascale Carreren ahotik :

(Argazkian esküinetik hasirik) Max Brisson, Michel Arhançet, Jean Castaings, Philippe Carrère eta Catherine Josso-Bruel kolejioko züzendariak estrenatü düe ostiralean (ürrietaren 16) Atharratzeko kolejio berria. Kontseilü Orokorrak osoki bere gain hartü dü beharrezko ziren 2.600.000 euroren pagatzea. Kolejioa berritü düe, eta hortaz gain, material berria erosi ere. Ordenagailüak, mp3 irakurgailüak edo arbela nümerikoak badütüe orai. Bena prefosta, haboroekin ere ez lirateke kexatüko.
Entzün kolejioko züzendaria, Catherine Josso-Bruel :

Gamere-Zihigaz hitz bat ere ez

Hatsarrean erran bezala, kolejioa estrenatzera jinik zen Philippe Carrère ikuskari ala inspektürra, akademiaren izenean. Nahi izan deiogü galto zonbait pausatü Gamere-Zihigako eskolaz, bena ez dü deüs erran nahi izan. Halere, Michel Arhançet Basabürüko kontseilari nagusia harekin elhestatü da, eta erran deikünaz, ez dü gibel eginen. Entzün Michel Arhançeten alkarrizketa :

Urdiñarbe eta Muskildiko haurrak beste hanitx bezala kantan hasi dira egüberri prestatzeko. Beren andereñoak (ttipi eta handienak) Xiberoko Botzari hersatü dira kantore horiek opari bilakatü nahian ; haurrek eman kantoreak grabatü dütügü diska baten egiteko. Dagün ostegünean (abentüaren 17) Urdiñarbeko salan ezarriko dütüe salgei diska horiek. Artean, hamasei kantoreetarik bata behatzen ahal düzüe heben.
Kantorea entzün :

Iragan astean, Gamere-Zihigako eskolako aitetamek haütetsien süstengüa üken züen. Igante hontan, sindikata zonbaitetako kideak dira Basabürüko borrokari jüntatüko. Xüxen erraiteko, deizaleak horiek dira : SNUipp-FSU, SE-UNSA, LAB sindikatak, Gamere-Zihigako aitetamak, Paueko ama eskoletako aitetamak eta Xiberoko ekintza taldea.
Goizeko 9.30tan eman düe hitz ordüa, mahain-üngürü batekin hasteko, sartze hontan irakaskuntzan diren arrenküra ezberdinen aipatzeko. Maite Ager SNUipp-FSU sindikateko kideak erran deikünaz, hitz ordü hortarik landa segida bat izan dadin nahi lüküe antolatzaileek, bena oraikoz deüs ere ez da deliberatürik.
Maite Ager entzün :



Egitaraua

9.30 : Sindikata eta deialdiaren partaide ezberdinen mahain-üngürüa

Egüerditan : Bazkari hotza, etxetik ekarririk

Arrestiritan : Anne Bidalun eta Zahar Rock Band

Deialdiaren eskü-papera ikusteko, klika heben