XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Urte oroz Haurra alkarteak gastatzearen kuntre hitzordü hau  antolatzen dü. Ber denboran, sos gastatze hanitx diren urteko memento hortan, opariak merkeago atzamaiteak familiak lagüntzen dütü.

Haurrak handitürik badütützüe edo jokü zonbait ez badütüe baliatzen, ez düda ostiralean, azaroaren 11an goizeko 9orenen eta arrestiko 7orenen artean, horien üztea Mauleko paropia gelan.

Estatü honeko eta txostagailü xahüak baizik ez dirate hartürik.

Jokü, haurzaingoako tresna eta libürüak Neskenegünarekin, azaroaren 12an erosten ahalko dütützüe, goizeko 8ak 45 etarik arrestiko 4ak30tarat.

Xehetarzünak Michelle Aycaguer-ekilan: 

Mauleko ospitaleko langileak kexü dira

Mauleko ospitaleko langileak kexü dira !

Mauleko ospitalean aitzinean ehün bat jente hüllantü da ostegün arrestiri huntan

Mauleko ospitaleko züzendariak zerbütxü berri bat plantatü nahi düala ber langile heinarekin salatü düe.

Horrek egonliarren egünoroztakoa txartüko düala uste düe eta ez zaüe süportagarri.

Bestalde, urte ürrentzeko prima baldintzatürik izanen zaiela gehitü düe.

Züzendariaren ganik errezebitürik izatera galtegin dira bena mementoko ez dira heltü akomatzera tenore batetarat.

 

Jerome Etchemaite cgt-ko eta mauleko ospitaleko langilea:  

Valérie Héas züzendaria:  

Previous Next

Bularretako minbiziari lotürik Xiberoa arrosez antolatürik zen joan den astebürüan.

Mauleko hitzordüalat eramaiten zütiegü:

Giltzak:
Previous Next

Badü urte bat Zalgizeko Theresak yogak kurtsoak emaiten dütüala.

Korpitzari arra lotzeko manera bat da yoga. Egünoroztako ritmatik muztea proposatzen dü: korpitzaren parte desbardinen lüzatzearen egitez, hatsaren hartzearen gainen konzentratzez eta tentsionen apaltzearekin adibidez.

Herrik laborarixen iniziatibatik partitürik kurtso emaiten hasi zen. Herriko dantzarientako proposamen fisikoago baten proposatzez ere.

Aurten Atharratzen kurtso emaiten hasi da. Bere kurtsoak hein oroer zabalik dira, azpimarratzen dü suplezia ez dela beharrezkoa yogaren egiteko.

Kurtsoak ATHARRATZEN:

Previous Next

Igaran astean, 11 lagüntzaileek 10 eta 15 urte arteko haurrer batzarria egin düe izan menüseria ezagutzeko, jostea, elektriziatatea, erlezaintza, hargingoa edo orano zingueria.

Urteko bilana eskeintü deikü Jeannot Agor lehendakariak :