Emankizünak

Aldikoan aldi
Bertso-kobla Kronikak
Arresti askaria
Kültür bizipenetaz
Enpresa jünarazle izateaz
Feminismoa eta nortarzüna
Ausaz
Kronika
egun bat hitz bat
Berriak

Botzen % 52, 72rekin irabazirik, Jean Lassalle dateke laugerren aldikoz, Pirinio Atlantikoetako 4. bozka eremüko depütatea edo legebiltzarkidea. Loïc Corrégék, berriz, botzen % 47, 21a bildü dü. Bozka eremü hontan ere azpimarratzekoa da ez bozkatzearen edo abstenzionearen heina, hau % 53, 25ekoa izan beita. Emaitzak jakin ordüko, hona zer ohar egin deikün Jean Lassallek:
Pirinio Atlantikoak departamentüko 4. bozka eremüan hontan, Loïc Corrégé eta Jean Lassalle dira bigerren ützülian izanen. La République en Marche alderdikoak, abantaila badü, botzen %25,41 bildü beitü eta Jean Lassallek, aldiz, botzen %17,71. Beste emaitzetan, Bernard Uthurry hirugerren heltzen da, botzen %12,63rekin ; Marc Oxibar laugerren, botzen %9 ,66rekin eta Anita Lopepe bosgerren, botzen %8,51rekin. Erran behar da parte hartzea oso apala izan dela, haütesleen %58,53rekin. Hauteskunde horiek erakutsi düe argiki Macron lehendakari berriari gehiengoa eman nahi düela eta bigerren ützüliak hori baieztatzen badü, depütatu berri andana bat izanen da. Jean Lassallek bigerren ützülia gogor ikusten du. Haütageien ihardokitzeak : Bernard Uthurry :