Berriak

Ziliport izeneko hedabideak sortü dütü abertzaletarzünaren historia bideo horiek. Bertan Txomin Hiriart Urruty, seaskako historia erakasleak, bere jakintzak partekatzen dütü pertsona eta mogimentüen aipatzeko.
Agosti Xaho lehen abertzaleetako bata izan zen. Hura ohartü zen gerla karlisten denboran, Eüskal Herrian, demokrazia bazela frantses iraultza izan aitzin ere. Eta horrentako, pentsatü züan jentea hezi behar zela burgesiaren kontre, eta hori, eüskaraz. Beste hiru pertsonek bere ondotik, “Euskal Pizkundea” sortü züen. Dabbadie, Jaurgain eta Kanpion izan ziren kültüra, politika eta herria eta hizkuntzaren eramaileak. Jaurgainek idatzi züan libürü batetan agertü zen lehentze “zazpiak bat” erranaldia.
Txomin Hiriart Urruty :
Bideoaren ikusteko : https://www.youtube.com/watch?v=XnAZTr7PXds
Presontegian zankoa bena Palestinarekin gogoa. Georges Ibrahim Abdallah libre, 40 urte presone egon ondotik. 1984an eküatü züen FARL Libanoar Iraultzarako Talde Armatüko kidea. 2 urte lehenago agitü amerikar militarra eta Israelgo enbaxadako baten ehaiteaz konplize izatea aküsatü züen.
1987an kondenatürik izan zen.
Okzitaniako Lannemezaneko presondegitik elkiko da Beyrouth-era eramanik izateko üztailaren 25ean. Didier Aguerre abertzaleak presone aüzo üken dü eta untsa ezagützen dü George Ibrahim.
Nahiküntea beti begiratü düala erran deikü:
Gaur izanen da süstengü gaüaldi hori Ozazeko batzokian. Chaumes gaznategiko lau emaztek eta iratiko olhetan lan egiten züan batek, lankide bat jazarpenagatik salatü beitzüen, deliberatü düe besta horren antolatzea talde batek. Talde horren ustez, emazte horiek, baztertürik izan dira gizartetik.
Gaüaldiaren helbürü nausia ordüan, alkartarzünaren erakastea da bost emazte horier. Bigerren helbürüa, sosaren irabaztea da, auzi eta psikologoen fresak pakatzea lagüntzeko, haien lana ützi beitzüen bortitzkeriak jasan ondotik.
Taldeak argi dü ez dela auzi pübliko baten egitearen helbürüko gaüaldia, bena bai süstengüzkoa. Kabaret bat muntatü da, dantza, kantore, antzerki, marrazki bai eta zirkoarekilan. Hitzordüa gaur da ordüan 19ak30tan, Ozazeko batzokian.
Claudine Arancet :
Agerriako lürra zer baldintzetan saldüko da eta zerren egiteko?
Mauleko kuntseilüa zen astelehen huntan eta üsatzen den bezala eztabadak izan dira herriko etxearen deliberoetan.
Agertü den azken eztabadan Agerria deitzen den güneko lür eremü baten salmentak dü süa piztü.
4000 metra karratü orotarat, 40 alojamentüen eraikitzeko, herriko etxeak « sud ouest immo » agentziari zeditü düana baldintzekilan.
Baldintza horiek ez direla argi dioie opozizioneko Elkegarai eta Etxebestek, üsatüzkoak zirela dio Labadot auzapezak xehetarzünetan sartü gabe.
Urte bat beno gütiago baratzen da herriko bozkentako bena argiki alde oroetarik kanpaña hasirik da
Louis Labadot:
Mixel Etxebest:
Benat Elkegarai:
2024 eko maiatzaren 14an hasirik 6 astez Kanakyan (Kaledonia berria frantsesez) manifestazione bortitzak agitü dira. Bozkatzeko hautesleen multzoa desizoztea aipatü züan Emmanuel Macron-ek.
80 . hamarkadan adostu zütüen Noumeako akordioren ondorio 3 erreferendum egin dütüe. Lehen biak justo galdü bazüen Kanakyarrek, hirugerrena Covid denboran eginik izan da eta independentistek boikotatü züen.
14 hil, 800 auzibide hasirik, 80 preso frantzian jarraikitzen düe. Horietan Christian Tein independentisten edo FLNKS-eko bürüa.
Hizkuntzaren aldetik 9 hizkuntz kanak badira, horietarik 5 galtzeko bidean dira eta 4 erakatsirik dira eskolan, oren gütiekilan.
Pierre Jaragoyhen Jagohen, lüzaz han bizitü da :
