XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Xiberoa politikan, ekonomian, kulturan, laborantxan bai eta kirola ere garatzen den herrialdea da eta 2024 urtean ere erraitekoa bada alor ezbardin hauetan :

Politikaren aldetik, frantzian hauteskunde, disoluzio eta zentsüra mozioneen artean, Macronen gobernamentüa zailtasünetan izan da. Klase politikoaren kontreko kexüa pürü indartü dela erakatsirik izan da. Ipar euskal herriaren aldeetik etxebizitzaren arrenküra denen ezpainetan zen aurten ere. Herri alkargoan hirigintza, euskara, AHT eta Marienia projetak dira eztabaideen artean izan.

Egoitz Urrutikoetxea :

Ekonomian aldiz, urte hona izan balidin bada orokorrean hebenko entrepresentako, espartingintzan ez da hala izan. Zerbutxuen ondotik industria da enplegu haboxienak dutuan sektorea xiberoan (aeronotikan eta agroelikadüran). Etrepresak gero eta üsüago beste manera batetan arrahartürik dira, scop edo langileek arrahartüriko maneran (laborantxaren mündüan bai eta "Süharri" entrepresan adibidez. Entrepresa sortze handitze bat izan da aurten ere. Bestalde

ODACE nausien lagüntzeko erakundeak lan bat eramaiten dü kostaldeko alkarte batekin, zoinek 55 urte beno goragoko entrepresa bürüen identifikatzen dütüan, entrepresa horien jarraikiaren pentsazteko, laborantxan egin zen bezala.

Jean Jaques Carriquiriborde eta Jean Jaques Llargo :

Kültüran, pastoralak eta maskaradak izan dira hitz ordü nausiak Xiberoan. Beste jei franko gozatü ahal  izan dira dantzan partikülarzki « Berritza » alkartearen lanari esker. Ikusgarri hanitxetan parte hartü düe hanko dantzariek, nausia izan delarik « Maxkaroa » ikusgarria. 2025ean berriz pastorala date hitz ordü nausia, Barkoxen oraikoan.

Pette Etchebest :

Laborantxan berri txarragoak bizi izan dira, tuberculosa, "FCO fievre catarale" eta ahate gripaz gain, aro aldakorrari egokitu behar izan düe laborariek. Horiengatik eta gobernüak laborantxan lagüntza güti eman beitü, kexüak karrikak hartü dütü 2024an. Azken 10 urteetan ipar eüskal herrian, 670 etxalte desagertü dira eta 565 laborari gütigo badira. Geroari so kanpoko gazteen instalazionea aisatu beharko dela dioie sindikatek.

Dorothée Nabarra :

Kirolan azkenik, Mauleko rugbia, bere federal 1eko finalarekin ,kirol sasuaren animazale nausia izan da. Beste emaitza nausietan: rallye-an bi frantziako txapeldün Xabi Intzagarai eta Stephan Barthe, pelotan titülü franko pala-an eskiulako klübean eta lehen seriako finala bat eskü hüskan Sébastien Queheille eta Aetz Etxart-ekin , ahatze gabe Beñat Marmissole lasterkakariaren espantoak.

Mathieu Tauzin :

Previous Next

Bakotxaren etxe ebilbideko 3 ürratsetako eskentzak badütüe Ligin, hala nola herriko etxe aldegainean bi apartamentü ttipi badirate 200 euro üngürüko alokaidüekin. Bestalde apezetxearen arraberritzen ari dira EPFL edo Lekuko Lur Eraikigarrien Erakundearen lagüngoarekin eta hor bi etxe erosgei dirate 96 eta 166 mila eurotan. Azkenik lür eraikigarri bat ere badüe salgei.

Hortaz gain 3 enpresen plantatzeko 3.000 m karratuko güne bat ere badükie. Hortako sos lagungoen txerka erauntsi düe azkarki, horri esker %70eko partea lagüntürik düe jakitez alokaidü edota salmentekin ere sosa sartüko dela.

Peio Quihialt :

Previous Next

Urte ürrentze hontan, « Euskal Herrian Euskaraz » izeneko alkarteak dei bat egin dü Euskal Herrian zehar ekitaldi ezbardinen antolatzeko eta sos biltze baten egiteko. Sos horrek, « Euskal Herrian Euskaraz » alkartea lagüntüko dü, eüskararen alde egin züan kanpañaren denboran izan ziren gastüen tapatzeko. Hortaz gain Gorka Torre eüskalzalea, eüskararen alde egin zütüan ekintzeen ondotik, epaitürik izan zen eta üken züntüan verbalen pakatzeko lagüntürik date bildürik dadekin sosarekin.

Horrentako, Pitxu gaztetxeak süstengü gaüaldia antolatüko dü abentüaren 6an, Zinka ostatüan. Zazpitan « Euskararen zapalkuntzari intsumisioa » izeneko hitzaldia badate, eta bederatzitan Santutxuko txaranga eta Mirabe taldeak entzüngei dirate.

Anita Poineau :

Xiberoko botingoan urte baikorra bena predazionea eztabadan berriz ere

Xiberoko botingoak bere urteko azken jünta egin dü.
Urte baikorra izan da, nahiz eta azken 20 urtetan bezala egürraren saltzeko arrenkürak badütüan. Ihizteka lepoak berriz ere saldü dütü eta Iratin igaran urtean beno gaü haboro saldürik izan dira. Erran behar da seminarioetan edo entrepreser bürüz lan berezi bat egiten düe. Aste ondar eta bakantza denboretan kasik beterik baldin bada, urtean kurtsean ez da beti hola agitzen.


Tentsione ere senditu da bilküra denboran. Predazioneak bazterrak berotzen beitütü : Basabürüko Hazleen Alkarteak bezperan ordezkari oroer igorri dü gütün bat, sindikatak predazionearen jinaraztea prestatzen züala aküsatzez. Ez bada arrapostürik eman izan sindikataren izenean, gei hau jorratzen düan "Comite de Pilotage" delakoari ützi nahi beito.
Ohitarazteko azken bilküretan "Zone Difficilement Protegeableé delakoan sartzera galtegin dü Xiberoko botingoak.  Otsoa eta hartzaren kontre plantan ezarri behar diren medioak gaitz direla heben plantatzea berresten züanak.
Jacques Barreix Botingoako bürüa :

Previous Next

George Albdallah palestinaren aldeko militantearen libratzea berriz ere auzian igaranen da. Badü orai 40 urte beno haboro Georges Abadallah libanoarra Frantziako presontegietan dela, europako preso politiko zaharrena bilakatzez. Balindatzapeneko askartarzünari dreta dü 1999tik. Bere 11. galtoa auzitegian igaranen da abentüaren 19an.

Bestalde Macron-ek Netanayou Frantzian beti honki jina zela adierazi dü. Alta mündüko auzitegi gorenak bere kontreko eküratze abisa pausatü dü jentartearen kontreko krimenagatik.

Johane Foirien, Palestinaren aldeko taldekoa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan