XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko kontüak oso gaixki dira

Mauleko kontüak oso gaixki dira

Hala ze elki berri düan eskualdeko kontü kanberak!
Herria 5 milio euroko zorretan da, 20 bat mailegu edo jesaite bidean dütüalarik. Ikustez zer heineko sos sartzeak diren, xiberoko hiribürüa ekonomikoki tinkatürik da.
2020an Agerria izeneko günea bere jatetxe eta hotela likidazionean jarteak arrenkürak handitü dütü. Maule Lextarreko herria akziodün nausia beitzen %51arekin.
Bestalde, eskualdeko kontülariek 2023an egin bisitatik hainbat arrenküra agerrarazi dütüe ; halanola informazio eskaza eta kont£u sinesgaitzak. Gastüen kudeantza txarra, eta arrisk£uen gaxki menperatzea leporatzen dioie.
Azkenik kontülariek salatzen die herriko langileek ez dütüela egin beharreko lan denborak egiten, hots 1.607 oren. 2 egun pausa soberakin aipatzen dütüe. Bena meraren arabera hori 2009az geroz hala da ; hots oraiko mera ez zelarik gehiengoan erabaki zen.
Aüzapezak erran deikünaz kontüak tinki zirela bazakien, bena halere inbertsioen egitea deliberatü düe.
Eskualdeko kontülarien txosten hau sekretü egon behar bazen, Louis Labadot aüzapeza estonatü da püblikatürik izan dela.
Dena den merak lehenik herriko kontseilüan emanen dütü bere argibideak, hots martxoaren 31an eta bihamenean herritarrer idazki bat helaraziko dü.
Louis Labadot Mauleko aüzapeza :



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan