XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Barkoxtarren « Ürrats kolektiboak » izeneko pastoralak Eüskal Herria eta eüskararen alte historian zehar egin izan diren ürratsak agerian ezarriko dütü. Enbata mugimentiaz gain, 60 hamarkadatik harat agertü ziren eüskal kantari berrien ebilbideak kontatüko dütüe.

Patrick Queheille Kanpo :

Garai hortaz informazio haboro nahi badütüzüe, Collette Larrabürük idatzi « Frankoren garaian kantatzen genuenean» libürüa edireiten ahal dütützüe.

Previous Next

Eüskarazko proposamen güti agitzen baldin badira zineman, orano gütigotan da haurrentako ere diren filmak.
Neskenegün hontan aldiz Basatiak izeneko Stop-Motion-ez eginik filma erakatsirik date. Hau osoki eüskaraz date eta 7 urtetarik goiti, publiko oroentako pentsatürik izan da.
Münduko zinema festibal handietarik igaran da filma (Cannes eta Annecykoa bezala) eta hanitx preziatürik izan da püblikoarengandik.
Ixtoria : Borneon, oihan tropikal handiaren mügan, Keria izeneko heroinak borrokatüko da oihanaren suntsiketaren kontre, bere erroeri bürüzko egiaren ezagützeko parada emaitez.
Euskal Herriarekin lotzen ahal den aipageia da.
Gastibeltza banatzailearen ustez, filma izigarri ederra da eta balio du ikustera. Audela erranaldi sinpleak izatez, eüskara ikasten direnentako ere balio dü.
Neskenegün hontan 5 etan Maule Baithan erakatsirik date.
Gastibeltzako langilea den Estitxu Barbace :

Previous Next

Eüskal Kültür Erakundea , iparaldeko 222 kültüra alhoreko alkarte biltzen dütüan alkarte handia da eta bere biltzar nausia igaran berri da. Hiru helbürü dütüan alkartea da : Lehena alkarte mündüaren lagüntzea eta gogozkaraztea. Hortan xede ezbardinen sostatzea ala antolatzea bai eta komünikazionean lagüngoa bat emaitez. Bigerrena eüskal kültüraren transmisionearen aisatzea. Adibidez, eskoletan erakustez kültüra bizi dela egün oroztakoan. Eta azkena bilketa lan bat da, eüskal kültürari bürüzko Etnopoloan, zoinetan 450 jente alkarrizketatü diren.
2025 urtean jarraikiko düe xede ezbardinen lagüntzen bena püntü inportanta bezala ikusten düe transmisionearena.

Johañe Etchebest :

 

Previous Next

Aurten Kattalin Elizalde eta Arberoako ikastolak dirate lagüntürik bildürik datekin sosarekin.
Üsatüz bezala kontzertü eta ikusgarri andana bat badirate programazionean: MASKAK, Dupla, Sune, Olatz Salvador ala untsa Ligi eta herri aüzoetako kabalkada.
Bena aurten 2 berrikuntza badirate :
-    Bortizkerien kuntrako protokoloa azkartürik date.
-    Xiberoa günean Leküko eta kalitatezko mozkinak salgei dirate

Maiatzaren 11an, herri urratserat joaiteko autobüs leküak salgei dira atharratzen kürütxague dendan eta maulen Euskalduna jatetxean.

 

Xehetarzünak bildü dütügü Oihana Larrandabürü eta Maia Etxart-rekilan :

A nos jours qui dansent izena dü Caroline Herrera idazlearen 4. lana

Feel good autofikzioan sailkatzen ahal lizate hau.
Ez da Caroline Herrera-ren lehen argitalpena, bi polar argitaratü beitütü eta 3. bat jazarpenaz.
Aldi hontan 37 urte dütüan ama baten bizia da kontatzen, galtozkatzen dütüanak bere biziko haütüak.
Identifikagarri den pertsonaje nausi bat da ordüan, bizitzako funtsezko galtoak egiten dütüanak.
Caroline Herrera :


Maiatzaren 3an, Atarratzeko La maison de la presse 10etarik 12tara izenpetzeak eginen dütü.
Eta maiatzaren 7an arratseko 7etarik goiti Tandem libürütegian, libürü baten idazteaz gaüaldi batetan parte hartüko düe.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan