XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Müsikaren besta Xiberoan

Azken 10 urtetan bezala, müsikaren besta antolatzen du Zinka ostatuak, Mauleko herriko etxearen lagüngoarekin.

Ostirale hontan maiatzaren 21an izanen da.
Lehen Cherbero parkean bazen, orai herriko etxe bazterreko parkean egoiten dira. Han, müsika desbardinak entzüten dira.


Arratseko 7 orenetan hasiko da; Anuxka eta Léak lehen kontzertüa emanen düe. Ondotik, Traknar taldea (punk/rock/instrumental) eta Les pire ratés (rock/punk/neorural) ariko dira.
Gaüaldia kitorik date eta prefosta jateko eta edateko badate hor berean.
Gaüaldia nola iraganen den ikus dezagün Pette Jaragoyen-ekin:

 

 

Previous Next

Urte oroz bezala üda bürüa hots urteko egünaldi lüzeena ospatürik izanen da xiberoko mendietan.
Düala 15 urte, Hebentik alkarteak, arrapiztü züan hitz ordü hori.
Aurten, üda bürüa arramaiatzaren 23an izanen da igande batez.
Ülüntzealat süak partitüko dira ; elkartzen ahalko da ekia joan gabe.
Anhoa partekatü bat proposatürik da.

Mixel Etxekopar:


Süak izanen diren leküak : Ahargo Barkoxe, Mandelü Eskiula, Gaztelügatxaga Urruxtoi-Larrabile, Gaztelaia Sohüta, Methatia Ozaze, Maidalena Atharratze, Xardeka Gotaine, Zalhagaine Etxebarre, Galharraga Mendikotan, Betzula Larraine, Orgamendi Oztibarre, Artikite Gamarte, San Gregori Urdiñarbe, San Antoni Muskildi, Lapitzaga Ainharbe, Autza, Iparla, Jaizkibel, Anboto, Oiz, Aizkorri, Gorbeia
ETA besterik ere…

Previous Next

Collectif souletin-en arte atelieretan 10 bat gazte biltzen dira bakantza oroz algarrekin tintatzeko. Mauleko mediatekan arramaiatzaren 22a arte haien obrak ikusgei dira.

Previous Next

Uztailaren 2tik goiti pastoraleko leküen biltzeko parada badate, jakitez 2 emanaldi badiratekeala 2.000 lekürekin aldi bakotx; üztailaren 28 ta agorrilaren 3an.

Egünaldiak nola iganen diren baita orai zertan diren ikus dezagün Bettan Aguerre Bagaia ta Maialen Etxebest-ekin:

Previous Next

Arramaiatzaren 8ko Urdiñarbeko HKTko finalisten kantoreak:µ
Erreportajea heben entzüngei

Taldeka :

  1. Gazteetan : Urruñako taldea - Gure bazterrak: 
      - Haurretan : Haizea taldea - Dap dap rap rap

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan