Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
La Negresse kartielari izena eman dion emaztearen txerka

Gure bortüetan üsü lepo eta lekü harrigarrietan harri baratzeak hots "cromlech" delakoak ikusgei dütügü. Okabe eta Milagatekoak adibidez ebiltarietarik ezagünik dira.
Düala 2600 bat urte gure arbasoek ützi hexa horik ikertü dütü Allande Etxartek bere zahauarekin eta bere edireitak libürüxka berri batetan bildü dütü : « Harri-baratzeak edo baratze harrigarriak Xiberoan".
Allande Etxart :
Aurten Hebentik alkarteak antolatzen düan « Xiberoa zinez » izeneko festibala erresistentzier interesatüko da abentüaren 7 tik 13at.
Bestaldietan bezala herri desberdinetan kuritüko da : Maule, Liginaga eta Mendikota.
Mixel Etxekopar :
Aurten ibar esküineko gazteak herriz herri kurritüko dira :
Urtarrilaren 12an : Lakarri
Urtarrilaren 19an : Zalgize
Urtarrilaren 25an : Larraine
Barantailaren 1ean : Altzürükü
Barantailaren 9an : Ligi
Barantailairen 16an : Pagola
Barantailaren 23an : Atarratze
Martxoaren 1an : Gamere Zihiga
Martxoaren 9an : Idauze-Mendi
Martxoaren 15an : Barkoxen
Martxoaren 23an : Urdiñarben
Martxoaren 30an : Altzai / Lakarrin (egüraldiaren arabera)
Urte oroz bezala Elgebarrena alkarteak bere bertso barrikadak antolatzen dütü, igante hontan igaranen dira. Igor Elortza eta Maddi Ane Txoperena paseatüko dira Etxebarren Ezpeldoian eta Lexantzün kobla zonbaiten emaiteko herriko trikitilariekin.
Ondotik bazkaria Lexantzüko gelan date. Izen emaiteak 06 03 60 45 71 telefono zenbakilat deitzez egiten dira.
Xan Alkhat :
Astearte hontan, hots abentüaren 3an Atharratzeko Prefostan kontzertü berezi bat badate, arratseko 8etarik goiti (kasü oren bat beno gütiago iraüten dü, arren tenorean!!)
Nahia Garat argazkilari eüskaldünak xede bat eraman dü, argazki, bideo eta kontzertü üztartzez: Barnez kanpo.
Aste osoan emanaldiak badütüke iparralde osoan.
Xehetarzünak Nahia Garat-ekin:
https://www.instagram.com/nahia.garat/
gaüaldiaren lotüra xüxena: https://www.instagram.com/p/DCzqxoniS0L/
Barnez Kanpo xedearen lotüra: https://www.instagram.com/barnezkanpo/