XÜXENEAN ENTZÜN

Mintzaldiak

Sandra Otten mintzaldia

Igaran üdan Sandra Ott jin zaikü bere bizi-ürratsez mintzaldi bat emaiteko Maule-Lextarreko mediatekan. Hots, zer plantaz Amerikano neskatila batek eüskara eta Santagrazi haütatü zütüan ikergei gisa ? Zoin izan ziren bere lehen borogantxak ? Santa Grazi eta Sandra Otten arteko historia entzüngei heben :

Mintzaldiak

"Enbata mugimentüa Xiberoan". Düala 50 urte Enbata mugimentüa sortü zen Ipar Eüskal Herrian. Mugimentü hau nola hasi den, zer ibilbide üken dü Xiberoan, zer herexa ützi düan ? Horren aipatzeko, mintzaldi bat antolatürik izan da Maulen 2013ko maiatzan. Parte harzaleak, Jean-Louis Davant eta Christiane Etchaluz enbata militante historikoak, Jon eta Peio Etcheverry Ainciart, enbata mugimentüaz berriki  libürü bat agerazi direnak.

Entzün mintzaldia Enbata mugimentüaz Xiberoan : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


"Erakaskuntza elebidüna, zerentako eta  nola... ?".  Ttipitik bi hizkuntz ikastea eta mintzatzea, zer ekarten dü ? Gilbert Dalgalian hizkuntzalariak xehetarzün güziak ekarten deizkü.  Mintzaldi hau Maulen grabatürik izan da 2013ko maiatzan.

Entzün Gilbert Dalgalian hizkuntzalaria :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


"Eüskal Herriko Lürralde Alkargoaz"  mintzaldi bat, Xiberoa Herri Alkargoak antolatürik Maule-Baithan.
Haütetsien Kontseilüak, Garapen Kontseilüak, Eüskal-Herriko meren Biltzarrak, Indüstria eta Komerzio Kanberak, Parlementarioek bai eta BATERA mugimentüak beren indarrak jüntatü dütüe koordinazio batean, xede horren bürüala eramaiteko. Bestalde, Haütetsien Kontseilüa eta Meren Biltzarra, Herri Alkargoari hersatü dira eztabada pübliko hontan parte hartzeko. Mintzaldin parte hartü direnak : Jean-Jacques Lasserre Haütetsien Kontseilüko lehendakaria, Jean Gourdon lege gizon eta ünibersitateko erakaslea eta Battita Boloqui Garapen Kontseilüko züzendaria.

Entzün Dominika Boscq Herri Alkargoakoa eta Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza sar hitza egiten :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean-Jacques Lasserre Haütetsien Kontseilüko lehendakaria "Eüskal Herriko lürralde Alkargoa"ren eskakizüna eta historikoa presentatzen : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Battitta Boloqui Garapen Kontseilüko züzendaria lan güziak presentatzen :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean Gordon lege gizona ikertze lan jüridikoa presentatzen : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Battitta Boloqui :   " Zer Lürralde Alkargoa" mota haütatürik izan den h
aütetsien partetik ?


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün mintzalditik landa izan den eztabada "Eüskal Herriko Lürralde Alkargoaz" :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)



"Zertako xiberotarra ikas eskola püblikoan ?". IKAS-BIk antolatüan dütüan bi mintzaldi Maulen eta Atharratzen.
Entzün Stéphane Borel Genèveko Ünibersitateko linguista eta ikerlaria


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko eüskararen erakaskuntza zertan den Xiberoan ? Presentazione eta zenbaki zonbait. 
Entzün Mixel Exteban IKAS-BIko lehendakaria

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)



"Maskaradak denboran" mintzaldia Atharratzen
. Mintzazaleak Jean-Mixel Bedaxagar, Junes Casenave, Eñaut Etxamendi, Jon Iruretagoiena. 
Entzün lau mintzazaleak : 


Soinüaren telekargatzeko (eskuineko klika)

 

"Makaradak eta buhameak" konferentzia. Nicole Lougarot Hebentik kültür alkarteko kideak presentatürik Donapaleüko mediatekan
Entzün Nicole Lougarot :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika) 



“Xiberoko prentsa lehen gerla mundiala aitzin” konferentzia eskentü dü Kepa Altonaga ikerlariak igaran barantailaren 2an Maulen HEBENTIKenean 
Entzün Kepa Altonaga  :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)



Agro erregeien eskandala.
"Frantzian agro erregeiek dütüe kabaleen prezioen bazkak gorazten..." Patrick Sadones, "agrocarburants"en erreferenta da Confédération Paysanne zindikatan. 2013ko urtarilan Garrüzen zen, Departamentüko Laborantsako haüteskundeen kari ELB zindikatak deitürik.
Entzün Patrick Sadones : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)



EUSKO, Euskal moneta, ekologikoa eta alkartzünezkoa. Eusko 2013an Eüskal-Herrian ! Zer eta nola egin ?
Eüskal Herriko Laborantsa Ganbarako mintzaldi bat 2012ko setemerekoa. 
Entzün emankizüna :



Laborantsa eta elikadüra, Carlo Petrini "Slow Food"ko sortzaile eta lehendakariarekin.
Eüskal Herriko Laborantsa Ganbarak antolatü düan mintzaldi bat 2012ko abentüaren 4ean.


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

 

"Eüskararen geroa Iparraldean" :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

40 urte Xiberoan ! Eüskararen biziberritzeaz mintzo. 
Mintzaldi bat Maulen 2012ko abentüaren 8an
Entzün Nicole Erbinartegaray errejentsa eta ikerketa lan eramailea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Lorea Agirre Arrasateko Unibersitateko erakaslea :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Merkatüa berresküratzeaz. Aurélie Trouvé ATTAC-ko lehendakari ordaria, 2012ko LURRAMAko egüzama.
Entzün Aurélie Trouvé :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

 

Departamentüko Laborantsa Kanberako haüteskundeko mintzaldi-eztabada, 2013ko urtarilaren 17an grabatürik Lasako Herriko-Etxean. 
Partaideak : FDSEA eta E.L.B sindikateko ordezkariak
Entzün :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika){jcomments off}

« Eüskararen biziberritzea » hau da Eperra Ikastolak antolatü düan mintzaldia, abentüaren 8ean Maulen. Jenteak saldoan jin dira Nicole Erbinartegaray Barkoxtarsa lanaren behatzera eta Lorea Agirre Arrasateko Unibersitateko erakaslearen entzütera. Nicolek bere ikerlana presentatü dü « Zerentako burasoek haütatzen düen beren haurren ezartera Ikastolan ?»  eta « Ikastolako ait’amen motibazioak ?». Bi mintzaldi aberatsgarri bezain interesgarriak izan dira, soziologia, ekonomia eta kültüra mailan. Xifre zonbaiten emaiteko, Iparraldean %21.4 eüskara balinbadaküe, %6.7ek baizik baliatzen düe. Joxean Artze idazleak zeion bezala : "Hizkuntz bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez düelakoz, bena dakitenek erabilten ez düelakoz baizik".

Entzün Nicole Erbinartegaray bere ikerlana llabürzki presentatzen : 

Entzün Nicole Erbinartegarayen mintzaldia bere osotarzünean :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Lorea Agirre Arrasateko Unibersitateko erakaslea : 

Entzün Lorea Agirreren mintzaldia bere osotarzünean : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ikastolak 40 urte !

Entzün Nicole Erbinartegaray errejentsa eta ikerketa lan eramailea :

"Xiberoa Eüskal-Herrian ?" Depütatü bozken kari eztabada pübliko bat antolatzen züan EH Bai koalizioak, gei horren üngürüan. Anita Lopepe 4.eremüko haütageia hor zen beste lau lagünekin, Francis poineau laborantsaz mintzatzeko, Argitxu Camus gazteriaz, Erik Etxart eta Beñat Elkegarraiek enpresetaz. Xiberoaren kasüan üsü Biarnoarekin lotzeko üsantxa düe administrazionean, horrekilanko desadostarzüna erakutsi düe parte harzalek eta haien bürüa Eüskal-Herrian ikusten düela sail ezbardinetan azpimarratü düe. Entzün azpian grabatürik izan den mintzaldia 'Xiberoa Eüskal-Herrian ?"

Entzün Argitxu Camus, Francis Poineau eta Beñat Elkegaray : 


Entzün "Xiberoa Eüskal-Herrian ?" mintzaldia bere osotarzünean :

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan