« Eüskararen biziberritzea » hau da Eperra Ikastolak antolatü düan mintzaldia, abentüaren 8ean Maulen. Jenteak saldoan jin dira Nicole Erbinartegaray Barkoxtarsa lanaren behatzera eta Lorea Agirre Arrasateko Unibersitateko erakaslearen entzütera. Nicolek bere ikerlana presentatü dü « Zerentako burasoek haütatzen düen beren haurren ezartera Ikastolan ?» eta « Ikastolako ait’amen motibazioak ?». Bi mintzaldi aberatsgarri bezain interesgarriak izan dira, soziologia, ekonomia eta kültüra mailan. Xifre zonbaiten emaiteko, Iparraldean %21.4 eüskara balinbadaküe, %6.7ek baizik baliatzen düe. Joxean Artze idazleak zeion bezala : "Hizkuntz bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez düelakoz, bena dakitenek erabilten ez düelakoz baizik".
Entzün Nicole Erbinartegarayen mintzaldia bere osotarzünean :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Lorea Agirre Arrasateko Unibersitateko erakaslea :
Entzün Lorea Agirreren mintzaldia bere osotarzünean :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)