Berriak

Aurten ere bai xiberoko 11 herri ezbardinetan ebiliko dira 60 pilotakari beno haboro, esku huskako partida eskentzeko. Oraitik goiti setemearen 21a arte asteburu oroz badate partida, salbu uztaileko lehen 2 asteburuetan.
Azpimarratzekoa da pilotakari haboroxienak xiberotarrak direla, lehen bi heinetan ere bai. Horrek erakusten du xiberotar pilotakarien heina gora doala.
Lehen hitzordua igandean Maulegaineko arrabotu berrian, goizanko 10 orenetarik goiti 3.heineko partida ta ondotik 2.mailakoa.
Xehetarzünak emaiten deizkü Xabi Elgarek :
Setemeraren 5 6 eta 7an igaranen da aurten oto lasterketa. 100ka oto gidazalek parte hartüko düe aurtenko edizionean eta so egile andana bat ere hüillantüko da.
Lehen lasterkaldia Zalagainen izanen da ostiralean, neskenegünean sohütan bildozen eta san gregorien, eta igantean Zühola lepoan hasiko dira gotainerat heltzeko eta ürrentzean iruritik maidalenalat. 100 bat kilometra izanen da lasterketan eta 200kilometra lotüra egiteko lasterketen artean. Dagün urtean 75. Urtea izanen beita, nahi lükie berriz iratirat ützüli.
Felix Laxague :
Kopan kanporatürik izan badira indarrak oro txapelketan ezarten dütüe.
Regionale 3 heinean ari dira momentüko eta espero düe régionale 2la igaitera. Bena horrentako lekü bakar bat bada. Eta bigarren posizionean dira momentüko Mauletarrak.
Tarnos taldearen gibelean.
Horrentako beharrezkoa da neskenegün hontan irabaztea.
Xiberotarrer dei egiten due sustengatzeko. Horrentako neskenegunean 8tan emanik da hitz ordüa zanko baluko zelaian.
Leküan berean jateko eta edateko badate.
Xehetarzünak bigarren taldeko trebazalearekin Allande Etxeberri :
Jakin xüxenean emanen dügü bihar partida irratian.
Departamentüko txapelgoako finalealat heltü dira gotañeko emazteen eta gizonen taldeak, baita 18 urte pekoena ere. Mourenxen erauntsiko düe bihar txapelgoa horren ürrentzealat heltzeko irabazteko gogoarekin.
Gizonak Lescarsen kontre ariko dira Neskak Artixen kontre izanen direnean. 18 urte pekoena aldiz 31ko aste bürüan izanen da.Gizonek aisa eraman badüe sasua lehen leküan ürrentzez, neskek haien multzoko lehen taldearen kuntre irabazi beharko düe , jakinez berritan galdü düela haien kontre aurten.
Autobüs bat abiatüko da Gotañetik 8:45tan so egileentako 5€tan, jakinez pottikoen partida goizanko 11etan hasiko dela eta neskena horren ondotik datekeela 13 etan.
Marie Arrossagaray eta Charlotte Etxeberri :
Igaran üdaz geroztik, Nahia Malharin mauletarra, Merignac Handball taldean ari da jokülari profesional gisan.
Atharratzen hasi zen 9 urtetan, eta 14 urte berantago, frantziako lehen mailan ebilten da talde hortan. Maila goratü bada prefosta, lana ere bai. Astean zehar 10 trebaketa badütü eta 2 partida jokatzen ahal dütüe astean. Hortaz gain Frantzia osoan bidajatü behar düe ere.
Bi urteentako kontratüa badü Nahiak « Merignac Handball » taldean eta oro emaiteko prest da lehen mailan txostakatzeko.
Han bildü dütügü hainbat lekükotarzün :