XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Iragan urteko sasu ederrari esker , nazional 2alat goiti  joan dira aurtenko txapelgoarentako.
Hortako ere, jokülari hanitx jinarazi dira lehen ekiparen indartzeko, bena esperantxako taldearen indartzeko ere.
Agorrilaren 31ean abiatüko düe txapelgoa Donibane Lohitzuneko sohoan.
Etxenko partidako oro biziaraziko dütügü berriz ere aurten xiberoko botzean!

Beñat Queheille:

Previous Next

Marcel Queheille lasterkaldiaren hamargerren edizionea izanen da aste ondar huntan, neskenegünean.
Lasterkaldi bat alde batetik eta Zikloturista bat ere da, xiberoko bizikletakari famatüaren izenean, 1968an etapa bat irabazi beizüan Frantziako üngürüan.
Maulerik abiatüko da Maulerat heltzeko Ahüzki eta Iratitik igaitez.
300 bat parte harzale horra dira urte oroz.
Orano ordü da izenaren emaiteko pyreneeschrono izeneko webgünean.

Eric Alcacebe: 

Previous Next

Ttipidanik, maulen dantza ikasi badü ere, 16 urteetan Hannah-k Marseillako dantza eskola bat integratü dü.

Astean zehar 20 oren dantza badütü, izan dadin dantza klasiko edota dantza garaikidea.

Dantzaz gain, eskola horrek proiektüak antolatzen dütü antzerki, kantore eta giñarren azkartzeko kurtso zonbait bezala.

3 urte baratzen zaio eskola hortan, eta iragan urtean bezala Hannah-k batzarri etxe batetan jaten eta lo egiten dü.

Hannah Erdozaintzi Etxart: 

Previous Next

Larralde , Sanchez , Ospital ala orano Ducassou lehiatüko dira Betzula trofeoaren hogeigerren urtebürüarentako.

Urte oroz elite pro masters heineko jokülariak horra dira bortü güne den Larraineko herrialat.

Aurten urte berezia izanki, hogei urtez kurritü diren pelotakariak kümit izanen dira besta eder batetara.

Final erdiak ostiralean gauko 8etarik goiti, finala igandean 11orenetan.

Jean-Pierre Accoceberry: 

Frantziako txapelgoa ürrentürik da bi xiberotarrendako

Sasu zinez ederra bena karatx gozo batekin ürrentzen dena… Aetz Etxart eta Sébastien Queheillek frantziako txapelgoako final erdietan galdü düe .
Orain Xiberoko txapelgoarekin ürrentüko düe kanpoko sasua.
Eta bilan baten egiteko mementoan Aetz eta Sébastien algarrekin ariko beitira maulentako dagün sartzean.

Aetz Etxart Sarasola: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan