XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Bortükan diren artzainek hurraren beharra badüe kabalarentako. Horrentako, berotarzün handiak lanjerosak izaten ahal dira.
Aurtenkoan ez da idorte handirik ikusi Xiberoko botingoa edo sindikataren erranetarik. Pistako bortüan eta Arrazolatzen hura tiratü behar üken düe aurten, bena üsü holako idorteak dira bi lekü horietan ordüan ez dira inket.
Hala ere, azken idorte handia 2022an izan da eta aitzinekoa 2014an, ordüan mementoan heltzen badira idorte horien kontratzen kanbiamen bat ikuste düe.

Jaques Barreix : 

Previous Next

Hur mentsak oihanen erritmoa hausten ahal lüke eta hau hiltzen.
Azken astetan hur ments izan baldin bada, gure oihanek ez düe orano sufritzen hortaz. Berriki baizik ez dira zaintza egoera larrian sartürik izan. 
Sü arriskü güti bada, nahiz eta beti kasü egin behar den süen %90a gizakiaren ondorio beita. Eta bedatsean izan diren hur erreserben gainen orano bizitzen dira.
Bena aste zonbait hola jarraikitzen badü zuhainen zikloa hausten ahal luke.
Xiberoan dütügün oihanetan bortüetakoak dira osagarri hobeagoan, hur haboro errezebitzen beitüe.
ONF-ekoek dioie hur gütiago behar diren ezentzien lantatzeko prest direla. Kanbiamen klimatikoa hobeki jarraikarazteko.

Quentin Beranguer ONF-eko langilea :

Previous Next

Martin, kinesiterapeuta zen bena COVIDan denboran ez züan lanik egiten ahal.
Memento
hartan hasi da laborantxari interesatzen eta Baxo profesional bat igaran « conduite de production horticole » edo batzezaintzan. 2023an formakuntza desberdinak egin dütü, eta hasi da plantatzeko xede baten antolatzen.
Ondotik
Trebatu alkarteari esker, parada uken laborari etxetarat joaitea eta haren plantatzeko xedearen zehaztea.
Lurzaindia
alkarteari esker, lürrak atzaman dütü Arüeko herrian. Lürrak partekatüko dütü beste bi laborariekin.
Lür
horietan gei dütü frütü desbardinak lantatü : parte batetan frütatze soro bat egin sagarrekin, üdarekin eta mertxikekin, beste parte batetan arragak ezariko dütü eta azkenik lantaretegi bat eginen .
Lehen
frütüak lantatüko dütü dagün urtarilan eta nahi lüntüke lehenak saldü 2027an.

Xehetarzünak heben atzamanen dütützie : 

 

 

Previous Next

2007an GFA Lurra erakundeak Aihnarbeko Kako etxalteko lurrak baizik ez bazütien erosi, Bizitegia izeneko elkartea sortü zen egongiaren erosteko. Beren aldetik Fred Larragnaga eta Jasmine Sadot-ek artaldea, bekanikak artegia eta aterbe bat erosi zütien. Lurzaindiak 2023an Bizitegiari egongia erosi badeio aldi hontan artegia eta aterbea erosi nahi lütüke laborariak erretretalat joaitean beste laborari batek etxaltea osorik üken dezan instalatzeko püntüan.

Oraiko egoeraz, Lurzaindiaren lagüngoaz, bortukaz eta harretaz ari zaiku Jasmine Sadot: 

 

Hortako 70.000 euroko sos bilketa kanpainan parte hartzen ahal düzüe heben klikatzez: https://lurzaindia.eu/eu/donation/jasmine-et-fred-ainharp/

Previous Next

Laborantxa lürrak babesteko xedea düan Lurzaindia organismoa düala güti fundazione bat bilakatü da. Horrek emaitzen errezebitzeko eta lürren erosteko ahala handitü deitzo.

Düala 40 urte sortü zen GFA izenarekin eta denbora haietan erosi zütüan lurrak eta etxalteak arraberritü nahi lütüke.

3 xede desberdin badira eta horietan biga Xiberoan : bata Ainharben Kako etxalteko lan bastimentüa erosi nahi beita eta bestea Arüen ardi hazkuntzan ari den laborari eta zühain/arbolgintzan hasiko den bikote baten lagüntzeko.