XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Alain Lasserre Bageigi da Axuria kooperatibako president berria

Axuria koperatibak jarraikitzen dütü bere berritzeak !

Sohütako laborarien aragi saltze koperatibak kanbiamen franko ukenen dütü.

Eraikuntza berriarekin düala bost urte, merkatü berri elibat, eta orai president berri bat.

Peio Quihillalt ligiarrak bere kargüa ützi berri dü Alain Lasserre Ospitale Peko laborariari.

Aitzineko lanaren jarraikitzera eta laborari haboroen jinaraztera kooperatibarat izanen dira president berriaren desafioak..

Besta batekin hasiko dü bere ebilbidea kooperatibak bere 40 urteen besta plantatüko beitü ürrietan

 

Alain Lasserre: 

Previous Next

Düala 10 bat urte egiten zen bezala aurten ere « Bortü bidean » izeneko besta plantatü düe Altzürükü aldeko gazteek.
Behi saldoen igaraiten ikusteaz gain, kartieleko  ardi manex bürü gorri, manex bürü beltz eta biarnes arrazakoen ikusteko parada zen.
300 bat pertsona jüntatü dira , bortüko sasuaren abiatzearen bestatzeko !
Erreportajea:


Previous Next

Geroago eta laborari haboroek ardi eznea eznetegialat saltzeko partez, hobeki balorizatzeko etxaltean berean transformatzen düe. Haatik gure lürraldean ardi gaznan lazgarriko konkürretzia bada.  
konkürrentziari bürü egiteko, ardi eznearekin errezeta berriak agertzen dira azken urteetan.
Altzabehetin Joanna Baqué igaran urtean instalatü da, eta harek gazna xuriaren egitera deliberatü dü.

Esplikatzen deikü, Joanna Baqué:

Papogorria izeneko Joanna Baqué-ren gazna xuria atzamaiten ahal düzüe: Atharratzeko Casino-an, Sohütako Gamm Vert-en edo Mauleko Xirikotan.

Bortüka bestatüko da ederki Ahüzkin!

Hamar bat urtez gabezian egonik, Bortükaren besta berriz plantatzen dü “bortü bidean” alkarteak.
Ahüzkiat bortükaren egiteko egünaldia izanen da.
15 bat saldo orotarat, haboroxik behiak bena ardi saldo zunbait ere.
Ideia da laborantxaren aitzinean ezartea manera baikorrez, zertako ez laborantxa-geien pusatzeko.
Maiatzaren 20ean iganen da, lehen saldoak 7 orenetarik goiti Altzürükürik.
Ondotik animazione franko eta bazkari bat proposatüko da ere.

 

Nathalie Jaury , Bettan Queheille , Ximun Epherre : 

Previous Next

Biolojikoan ari diren departamentüko 40 etxalteek beren bortak püblikoari zabaltüko dütüe.
Kabale, zühain, ogi egite ateleria, kabalen indarrarekin tiratürik diren bekaniken ariaraztea eta besterik ere deskubritzen ahalko dütützüe.
Xehetarzünak orro « defermeenfereme.com »

Edouard Exilar BLE-ko kidea: