XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Elür hurteekin eta azken egünetako ebiteek arrantzükarien moralak altsatü dütüe, haatik kasik goregi ziren amüarrainen atzamaiteko.
Erran behar da aitzineko hilabeteetako idorteak hein bat inkietagarri zirela. Erreka eta ühaitzak apal izanik ere amüarrainen populakuntzen heinan ondoramen güti üken dütü.
Hortaz gain, txori batek arrantzükariak arrenküratzen dütü: itsas belea izeneko txoriak. Berriki xiberoan agertürik, bere ihizteka debekatürik da, eta urte osoan arrain franko jaten dütü.

Basabürüko APPMA arrantzüka alkarteak bere biltzar nausia egin dü, xehetarzünak lehendakaria den Nicolas Curutchague-rekin: 

PAC berriaren galtatzeko mementoa jinik da...

PAC europako laborantxa lagüngoen ükeiteko dozierraren egiteko mementoa jin da laborarientako.

Memento gogor bat urte oroz kasik kanbio beita, hala nula 2023tik aitzina.

Kanbio nausietan, Erretretan diren laborariek ez düe haboro PAC-a galtatzen ahal , « laborari aktibo » nozione bat gehitü beitü Europak.

Bestalde « berdatze » sisetma desagertzen da eta « eko rejima » sortü da.

Hortan hiru haütü egiten ahalko dira eko rejima hortan sartzeko.

Hotx lagüngoen ükeiteko zorrotzako izanen da.

Deklarazionenegiteko apirilaren 1ean hasten ahalko da « telepac » webgünean

 

David Etchecopar Attuli laboraria eta Manue Bonus EHLG-ko teknikalaria: 

Previous Next

Urdiñarbeko ardi zentrokoak han dira, ardi Manex eta Biarnesen erakusteko ardi arraza famatüenen kantüan ere.

Hantik berri emaiten deiküe, Francis Fidelle eta Ximun Cazobon-ek:

Previous Next

Ezpeizen ehünka zühain lantatü dira Sophie eta Philippe Sicre-en pentzeetan.

Egünaldi berezi hortara eramaiten zütiegü: 

Zentako hori egin düen, nola eta zer diren zühainen alde honak erraiten deiküe.

 

Giltzak:
Bürü beltza alkarteak

« buru beltza » alkarteak bere marka sortü dü.

90bat hazle jüntatze dütü alkarteak, ardi bürü beltz arrazarekin lanean ari direnak.

Erran behar da aspaldiko arraza hunek ez düala oraiko arrazen ber eznezionea emaiten, eta ondorioz laborariek emeki emeki üzten düela.

Horri bürü egiteko sortü da alkartea düala 13urte, marka baten sortzez berriki.

Marka horren eraikitzearen lagüntzeko  miimosa.fr webgünean sos biltze bat plantatü düe.

Ximun Lucu eta Bettan Aguer bagaia :