XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Hür eta sagar biltzen ari dira Garindaineko Goyhenetxea etxaltean.

2.200 frutatze dütüe, eta sagar eta hürrak bürüalat arte bestelakatzen.

Sagar jüsa, sagarno, sagar ozpin, txipister baita hür olio eta tartinatzeko pasta besteak beste.

Xehetarzünak oro Olivier Latchère-ekilan:

Beren mozkinen ta etxaltearen berri hartzeko helbidea: https://www.facebook.com/profile.php?id=100057794253978

Previous Next

Departamentüak elikadüra autonomiala bultzatü nahi dü. Horrentako esperimentazione desbardin zonbait egiten dütüe, Montorin, Urdiñarben edo ere Pagolan.
Igaran urtean kabalentako bazkaren prezioak hanitx goratü bada, bada urte zonbait departamentüak eseatzen dütüala hazi eta belar desbardinak lantazten, ikusteko ze mota hobeki egokitzen den.

Montorin ginen :

Previous Next

Eta züek tomateak nulakoak dütützüe ?
Udak jarraikitzen dü eta agorrila erditsüala heltü eta, üsatü beno eki gütiago agertü da.
Turismarentako ez hain hun, eta baratzearentako ere ez…
Etxenko baratzea joanarazten düen haboroxeak sufritzen düe, iragan urteko idorteatik landa, ebitsü izan beita aurtenko üda.
Tomatek partikülarzki sofritzen düe ;
Ondoko berrietan baratzezain baten gana hüllantüko gira bere sekretüak sala ditzan baratze hun baten segürtatzeko aurten.
Alta, ustegabean, baratzekien prezioa  apaltü  da bero güti izan delakoz früta eta baratzeki gütiago kuntsümitzen direlakoz

Mathieu Jaragoyhen (basalürran, baratzezain):

Previous Next

Kontzertü bat behientako, hori izan da Karmen harpa jolearen ideia.
Düala urte zonbait üken züan ideia, müsikan aritzea behitegian, eta ohartü zen kabaleen izateko manera kanbiatü zela. Lasaiago egoiten ziren eta üdüritzen zila plazer hartzen züela.
Haren jakintza proposatü dü Xiberoko etxalte batetan, eta harpan jotzen dü jeistea beno lehen, kabaleek ampleki egük dezen.
Karmenek ez dü haren jakintza hortan ützi nahi, eta haren bürüko kaitto bateta festibal baten projektüa begiatzen dü, non ere proposatü nahi düan egünaldi bat kabaleen, müsika eta jenteen üngürüan.

 

Kamen eta Johane :

Previous Next

Asteburu hontan laborantxari loturik diren hainbat hitzordu eskeintzen dutie Barkoxen ; bai laborantxa mundua, tresneriaren berrikuntzak eta mozkinen ezagutarazteko xedearekin.

Ostirale arratsan antzerki bat, nun herriko gazteek (kauter ohiek) laborantxaren gorabeherak aipatzen dutien ; horiek oro jan eta edatekoarekin, herriko plazan.

Neskenegunean hor egunaldi oso bat eskentzen die, hainbat mintzaldi etxalte bisita ta besterekin.
Arratsan hor ere badate zer jan eta edan, lekuko mozkinekin eginik diren burger » delakoak baitirate.

Jakin neskenegunean Barkoxeko hitzorduen artean paseatzeko  bizikleta edota trotineta elektrikoak alokaidatzen ahalko diratekeala.

Xehetarzünka Ximun Pinquerekilan:

izenen emaiteko deit: 06 77 79 32 61 edo 06 86 26 54 20