XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Manexak nausi Xiberoan aurtenko "ovinpiades" artzainen lehiakan

Donapaleüko Errecart lizeoko gaztel lehen hiru postüak kauxitü dütüe aurtenko artzain lehiakan!

"Ovinpiades" izentatü dütüe horiek. Olorueko Soesh, Garaziko Frantsesenia , Berogaineko Bista eder eta arren Donapaleüko Errecart-eko 30 bat gazte bildü dira.

Parada gazten laborantxaren ikusteko maneraren aipatzeko:

Ovinpiades horietarat igan gira:

Previous Next

Allande Irritziti-k ardi eznearekin gazna blü edo urdiña egiten dü.

Atarratzeko Casino eta Mauleko Xirikotan erosten ahal da.
Allande Irritzitik bere gazna eta etxaltea aipatzen deizkü ...

 

Urdankaren sasua da Xiberoan

Urdankaren sasu betea da! Zii eta gaztañen sasua iganik, urdeak untsa gizentürik, beti danik negü hatsarrean urdanka la xerrika egin da Xiberoan. Erran behar da lehenko etxaltetan aragi inportantena zela urdankia eta horrrekin negüa igaite zela Urdankak zer inportantzia düan eta nula kanbiatü den explikatü deikü Jean fabien Lechardoi buxer ohiak:
Previous Next

Bedatxe hontan frütatzeak enpeltatü gei balinbadütützüe : orai da txotxen biltzeko tenorea.
Frütatzeak azkarrago izan ditian üsü enpeltatzen dira, bildü adar edo txotx bat ondotik mota azkar bati lotzen zeio.
Bedatxean enpelatzen ahal dira, bena lehenik abentü eta urtarilan txotxak bildü behar dira.
Jean-Pierrot Larrory-ren Arrokiagako sagardoiaren gainti paseatzera proposatzen deiziegü:

Previous Next

Ontsalaz ardiek ez balükie alde batetik bestealat igan behar, partikülarzki lanape delarik Xiberoko aldean hegia igan eta ardiek nafarroan alhakagietako bidea hartzen düe. Akuntrai Nafarroako ardiak, hunaintilat, bazka berdeagoen txerkatzera jiten dira.
Hor da artzainen kargüa joküan sartzen, bakotxak ardiak bere eremüan begiatü behar dütü.
Parada da ere algarrekin harremanen sortzeko eta bakotxaren laborari esperientzien aipatzeko.
Hortaz ari zeikü egün Betzülan ebilten den Agnès Aguergarray-Etcheberne artzaintxa :