XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Behi eznadünak bekantzen ari dira Xiberoan

20 urtez behi eznadüneko laborantxak erdiz apaltü dira IPAR Euskal Herrian, Frantzian bezala…

Erran behar da eznearen prezioak gora behera handiak ezagütü dütüala lehen krisaz geroztik 2008an

Ondorioz, gazte gütiek hortan lan egin nahi düe eta beste zunbaitek üzten düe laborantxa süerte hori.

Azken hilabetetan halere prezioak berriz goratü dira 500 eurotan mila butilla (litro) ntako.

 

Behi eznadünekin ari den Johane Etchemendy Gohets iruritar laborariaren ganat hüllantü gira: 

Axuria kooperatifak urte historiko bat egin dü

Axuria zer urtea !!

8miliuko saltzekin, hots 100ko 30ko goratze bat aitzineko urteari kunparatüz, « axuria » koperatifak bere historiako sasu hoberena egin dü aurten.

Xiberoko Axuria koperatifak axurki eta behiki saltzen dü europa osoan nahiz eta merkatü nausia Frantzian düan.

Itzalen aldetik, laborariek bizitzen dütüen fresen goratzeak eta koperatifak berak bizitzen dütüanak aipatü dira

25 langilekin koperatifa osagarria hunean da eta geroa baikorki ikusten düela jakinarazi düe biltzar nausiaren paradan ostiralean

 

Peio Quihillalt: 

xiberoko bortüetan ere hur mentsa

Hur eskazaz Xiberoko bortüak besteak beno gütiago hunkirik izan dira üda huntan.

Halerik ere, 2020an bezala, güneka hur tiratü behar üken dü xiberoko sindikatak, bortüetan diren ardi eta behi saldoak ez ditian trabatürik izan

Hartakoz, geroari so gogozkatze lan bat abiarazten züala jakinarazi düe neskenegünean egin den sindikateko azken biltzarran

Beste aipamen nausietan ihiztekako sasua eta eginik izan diren bideko lanak agertü dira

 

Jacques Barreix: 

Previous Next

1992an errebenio txerka, behi eznadünak bazter ützirik ahate hazkuntzan hasi ziren.

Geroztik bide egin dü entrepresak, Marie Laure eta Gérard Laxagueborde aitetamak erretretalat joanik, orai Cathy eta Patricia bi alabek düe joanarazten.

30 urteen ospatzeko, besta bat antolatzen düe ürrietaren 9an, igante hontan: egüerditan ttanko bixita, oren bakotxean züntzür buxtitzea, 2 orenetan apaidüa sükaltari famatüek prestatürik (leküak orro hartürik dira) eta bodega manerako apaidüa (hor leküak baratzen dira), 4 orenetan berriz bixita.

Gérard Laxagueborde-k etxaltearen historia aipatzen deikü: 

Agünaldia nola iganen den Patricia Pourillou-k aipatzen deikü: 

Previous Next

Laborantxako beste sailetan bezala, erleen aldetik bilana ezkor dügü.

Bena alde baikorelibat ere ediren dütügü Urdiñarbe Ohixeko Jean Beaudéant-ekin:

 

Giltzak: