XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Arratu ttipi baten itsüra dü, tronpeta gisako mütür batekin, gibeleko zankoak palmatürik eta büztan püntan ere palma batekin. Kalitatezko hur hotzetan laket da.

Hartako tarta sagüa (frantsesez désman des pyrénées), partikülarzki Pireneoetan atzamaiten da , Xiberoan hanitx badira, Ozaze eta Iruritik goiti ühaitzean eta geroz eta gorago eta geroz eta haboro.

Arrisküan den kabalea da eta hartako kontaketen egiten ari dira. Parte harzaletan SIGOM, natüra günen kontserbatorioak, estatüa eta beste..

Mementoko, GPS- ak ezarriko dütüe zonbaiter, beren bizi güneen ikusteko, beren kakak eta herexak ere txerkatzen dütüe.

 

CEN (Conservatoire Espace Naturels) eko Thirry Laporte eta Larrañeko mera den Jean-Do Iriartek xehetarzünak emaiten deizküe: 

Previous Next

Atarratzeko ühaitz bazterretan ebili gira Jüje Thiry-en gibeletik. Harek ikasketak egin dütü botanikaz.

Lantaretaz bai eta üngüramenaren kaltetzeaz mintzatü gira :

Mauleko kabale ehogiak betiko erritmoan arrasartü behar lüke

Mauleko kabale ehogiak normalki arrapartitü behar lüke bertan.

Partez zerratürik izan bada aste batez, elkibideak atzaman dira DDPP edo prefetürako betenari zerbütxüekin. Langile mentsarengatik eta agitü diren bi ezbeharrengatik DDPPak alarma jo züan

Arramaiatzaren 20 arrapartitzen ahalko da normalki kabale ehogiaben lan ritma apalago batekin.
Pierre Urruty ehogiako Administrazio kontseiluko kidea :

Previous Next

Asteazken hontan, gure jan-moldeak galtozkatüko dira. BLE alkarteak eta gohetxeko alkarteak gaüaldi bat proposatzen deizüe “la part des autres” dokümentalaren üngürüan eztabaidatzeko.

Agro-industriaren gezürrak eta gure janhariaren kalitate pobretzea aipatüko dira.

Johañe Etxemendi Gohetx :

Gaüaldia 8 orenetan hasiko da jateko eta edatekoarekin ondotik dokümentala hedatürik izanen da 9 orenetan.

Horrik oro Iruriko herriko gelan iraganen da.

Previous Next

3.700 sühakako baimen emanik izan dira eta haboroxienak ontsa igaran.

Xiberoan olha bat erre da Larrainen.

Bilana egiten deikü hortan ari den Marie Jaury-k:

Giltzak: