XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Idauzeko CAOSO koperatifak 75 urte badütü!

Idauzeko CAOSO laborarien  koperatifak 75 urte badütü aurten.

1946an ardi ilearen biltzeko abiatürik, 70gerren hamarkadan hasi dira axuri saltzen eta geroztik hortan lanean ari dira.

« agneau de lait des pyrénées » izeneko IGP labela badüe.

Espanako merkatüa düe merkatü nausia , salmenten 100ko 90a han egiten beidüe.

70 000 bat axuri saldü dütüe orotarat aurten, hots urte hun bat Idauzeko koperatibarentako

 

Jean michel iroumé koperatifako bürüa: 

Previous Next

74 000 ardi bürü beltz dira orotarat düala 40 urte beno %60a gütiago.

Ardi bürü beltza etxalte hanitxetan baztertü zen ezne güti emaiten beitzüan, haren ordez ardi bürü gorri, biarnesa edo laconen ezartez.

Arraza horren salbatzeko eta laborarientako bizigarri izan dadin, balorizazione xedea partiarazi düe «  bürü beltza » alkartekoek.

Lehen ürratsa eznearen hobeki pakatzea da, eta hartako sormarka bat eta honentako errespatatü beharren finkatzea.

Püntü inportantetan, bortüka aitzinean jarri nahi düe ere.

Xede kolektibo baten partiaraztea da ideia, hartako dener zabalik da.

Bürü beltza alkarteko Bettan Aguer Bagaia:

 

Mahatsen biltzearen sasua da !!

Mahatsen biltzearen sasua da !!

Ürrieta hatsarre huntan, aihen bazterrak bizi dira mahats biltzen egiteko.

Xiberoan ere ardu egile bat plantatü da berriki, bakotxa dena mementoko.

Mauleko Agerriako lürretan Olivier Pouchoulou idauztarrak aihenak lantatü dütü düala hiru urte

Lehentze aurten biltzeko eta arduaren egiteko hun dira.

Biologikoan mila bat butilla elkitzen ahalko dütü lür horietarik eta aihen eremüaren handitzeko esperantxa dü ondoko urtetan.

Olivier Pouchoulou: 

Previous Next

Urzaka sasua igaran aste hondarrean abiatü bada, Napaleko saretegiak erdi hütsik baratzen dira, alta aroa alte düe!

Patrick Lousteau saretegiko ardüradüna:

Denbora nola igaraiten düen esplikatzen deikü J.Michel Barreix-ek:

Axuria koperatibak urte eder bat kauxitü dü

Axuria kooperatiba covid planetaren krisa beno lehen egiten züan saltzea egin dü aurten.

Hüllan 46 000 axuri saldürik , üsatüzko heinealat arrajin da merkatüa.

Behikiaren saltzea ere sekülazko osagarri hunean da.

Salmenten 100ko 60a jatetxekin egiten dü kooperatibak ;

Hartakoz izan diren konfinamendü ala etxen egoiteko manüak hein bat untsa gainditü dütüe.

Merkatü berrien txerkatzen jarraikitzen düe, hartakoz ere biologikoan abiatü dira.

Erran behar da Axuria kooperatibaren laborari partelianten 100ko 5a biologikoan sartü dela berriki.

 

Peio Quihillalt axuria koperatibako presidenta: