Düala 12 urte Christophe de Prada –k dokümental bat argitaratü züan : "L’eau des Pyrénées un conflit pour le 21eme siecle" izenekoa.
Hontan hurraren kudeaketa txarra edo eza aipatürik dira hainbat adituengana joan ondoan.
Katalana, eüskara, frantsesa eta españula entzüngei dira, pirineoetako aktür edo eragile desberdinengana joan beita.
Hurraren %70-a laborantxarentako erabilirik baldin bada, lekü hanitxetan laborantxa mota ez dela egokitürik dio eta kanalen eta lakuen eraikitzearen kritika bat eginik da bertan.
Dokümentalaren ikusteko parada bada youtube-n: https://www.youtube.com/watch?v=ouXx54_-sVo
Dokümental hori aipatzen deigü Christophe de Prada-k: