XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Zurrezko hatüak edo gaüzak, zaküak, eskültürak, zermika mota desberdinak, argazkiak, edergailüak eta margolanak erakatsirik dira Etxahun gelan.

Basabürüko 10 artista jüntatü dira Zart-minak erakuska horren antolatzeko. Helbürüa bakotxaren sorkuntzak erakastea zen. Hüllantzen ahal da astehartetik neskeegüniat arresti güziz 15:00etarik 19:00etara eta astelehen goizez merkatü denboran.

Patxi Capot artistetarik bata :

Previous Next

Ürrats kolektiboak pastoralak kuntatzen dütü Euskal herrian bizitürik izan diren ürratsak eta güdükak, horietan ikastolen, ELB ala untsa AEK-aren sortzea 
Üztailaren 27, Agorrilaren 2 eta 10 ean emanik date Barkoxeko pastorala. Azken urte horietan bero azkarrak izan dira pastoral egünetan eta horrek jenteak geroago eta haboro lotsarazten dütü
Hori bürü egiteko aurtenko pastoralak deliberatü dü elki bide baten atzamaitea eta ondorioz bero azkarrak balin badira pastorala aitzinatürik date goizanko 9k30 etara 
Pastoraleko leküak salgei dira Garat ogitegian Barkoxen, Mauleko Xirikota saltegian, Maude saltegian atharratzen eta Hello asson. 

 

Xehetarzünak  Lorie Pinque, ürrats kolektiboak pastoraleko bülegoko kidearekin : 

Previous Next

Kuturaldia Uztailan kütüral hitzordü bat da Etxebarreko eta Lexantzüko herrietan antolatürik dena. Elgebarrena alkartea eta Andozeko elkarteak dira programazaleak. 
Xede hori plantan ezari düe aurten nahi beitzüen Euskaraz ungürüan gaüaldiak proposi eta Lexantzüko eta Etxebarreko herritarrak elkartü. 
Hiru gaüaldi antolatürik dira : uztailaren 6an 7orenetan, Lexantzüko elizan kantaldi bat antolatürik da Habia taldearekin.  
Uztailaren 15ean, gaüko 9etan, Josu Martinezen Bizcarsoro filma hedatürik izanen da Etxebarreko plazan.  
Uztailaren 20ean, 7 orenetan, Enaut Elorrietak kontzertü bat emanen dü Lexantzüko elizan. 
Errakiak eta edariak badirate leküan berean. 
Xehetarzünak emaiten deizkü Egoitz Urrutikoetxeak :

Previous Next

2024 urtea eta 2025 urte hatsarrea postibo balin baziren, ikusleen kopürüa geroago eta haboro apaltzen da, iragan urteekin konparatzez sartzen numbrea apaltü %30 az.
Maule Baitha zinemako lagüntzaleek proposamen berrier pentsatüko düe jenteen berriz jinarazteko. 

 

Xehetarzünak Romer Profète Maule Baitha zinema alkarteko lehendakariarekin : 

Previous Next

Aintzindariak alkarteak antolatzen düan Aitzina biga ikusgarriko azken emanaldia emanik izanen da uztailaren 12an 21hetan Atharratzeko arrabotüan.
Ikusgarri horrek biltzen dütü dantza, bertsolaritza, antzerkia bai eta ere kantoria. 
Xede hori dantza eskolen galtozkatzearekin partitü da, ohartü beitira ikusgarri handi baten mentsa senditzen zela Xiberoan. 
Helbürüa zen 18 urte beno haboro dütüen jente oroer zabaltzea, eta 100 arizaleek partü hartü düe. 
Azken emanaldiarentako, Basabürüan egiteko nahiküntea züen, ez beita üsü ikusgarririk han emanik. 
Aste bürü hortako 80 bat langüntzale txerkatzen dütüe, eta izena emaiten ahal düzie aiten Aitzindariak alkarteko instagrameko lotüraren bidez edo zenbaki hortarat deitzez : 07 66 81 46 56. 
Ikusgarriko leküak salgei dira Maude saltegian Atharratzen, Tandem libürütegian, Xirikota saltegian Maulen, edo HelloAssoren bidez. 

Xehetarzünak Antton Arhancetekilan, Aitzina Bigako kide bat : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan