XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Henbentik Xiberoako kültürran eragile den alkarteak bere lehen animazioa proposatzen dü : Hebenko eta hanko gaüaldia agorrilaren 8an !

2 talde dirateke : HorHor xiberoko 3 kantarisak , Maika etxekopar, claudine Arhancet eta elsa oilarj ines-en taldea, eta Bretainiako « Du haut du bas » 2 antzerkilari-kantarisen orijinalen arteko trükaketa.

Agorrilaren 8 an gaüko 6 etarik goiti Irabarneko Gaztelüan

 

Mixel Etchecopar: 

Previous Next

Setemearen 30a arte Nina Beddar artistaren obrak ikusten ahalko dira Mauleko Mediatekan.

Nina Beddar Orriule izeneko herrian bizi da Biarnon eta arte plastikoak erakasten dütü eskola desbardinetan.

Tinduak material berezietan egiten dütü hala nola errota aitzinekoak.

Mediatekaren zabaltze tenoretan Nina Beddar-en lanak ikusten ahalko dütützüe !

 

Nina Beddar : 

Previous Next

Mauleko bestetan ere, neskenegün arrestiriko 4etarik aitzina, Zinka ostatüan, kantatzeko parada badükezüe!!

Nola igaiten den jakin nahi badüzüe, hona Maulegainen igaran zena....

"Hainbat hilabetez lo egon ondotik, 'kantorroaz' hitzordüa arrapiztü da !

Aste hondar hontan ontsalaz Maulegaineko bestak ziren. Prefosta horiek ezeztatürik izan dira, koronabirusaren planeta dela eta debekia hor beita.

Bena halere kantatzeko gogoa züen zonbait bildü dira eta egün osoa kantorroaz igaran.

 

 

Previous Next

 

Koronabirusaren presentzia orano senditzen bada ere kanpoko animazione zonbaitek istant batez ahaztarazten düe, ostiralean Atharratzen giro ezinagohobean igan den Ekopiknika bezala.

Üda hontan Atharratzeko herriko etxeak 3 ekopkinik antolatzen dütü: müsika, leküko laborarien mozkinak salgei gaüko piknikaren egiteko eta Prefosta alkarteak leküko edariak saltzen dütü.

Azken Ekopiknika agorrilaren 8an dateke gaüko 7 orenetarik goiti!

Atarratzeko libürütegia arrazabaltürik!!

Astelehen hontan dütü bortak arrazabaltü.

Beren libürü funtsa arrrahinki arraberritürik da, berek egiten düen ekapenarekin bena süstut BDP departamentüko libürü 'autobusen' ekarpenari esker.

Euskarazko funts bat lantürik da ere libürüak Hazparnerik jinarazten dütüe .

Bestalde basabürüko eskolekin lana egiten düe eta beste xede hanitxen proposatzeko gogoa badüe ere.

Maite Aguer lagüntzalea:

Beren egongia Atarratzeko plaza bazterrean kauxitzen ahal da eta lagüntzale txerkatzen jarraikitzen düe permanentzien joanarazteko

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan