Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Igaran urtean « Matalaz » pastorala eraman beitzüen « Oilarrak » izeneko kantore taldeak eta « müsikalde » müsika taldeak, interneten kantore horien ezartera deliberatü düe.
Bena ber bidetik, haien diskak oro ezarri dütüe igaran hilabetean .
2024 urtean, kantaldi güttiago egin bazütüen pastoralari lehentarzüna eman beitzüen, dagün urteko arra hasirik dira Oilarrak trebatzen kantaldi eta besteren alageratzeko.
Gazte zonbait sartü dira ere orano urte zonbaitez taldearen jarraikiarazteko .
Youtube Spotify eta Deezeren atzamaiten ahal dira haien kantoreak oro, pastoraleko kantoreak ere, et fite pastorala ere youtuben.
Pette Liguex eta Laurentx Uthurralt taldean sartü düen azkenak :
Apirilaren 19an, neskenegünez, iraganen da aurtenko Xiruren edizionea, Gotainen eta Irabarnen, üsantüz bezala.
Aurtenko gei nausia Amerika eta migrazionea dirate. Horrentako programa ejer bat eraiki düe Abotia alkarteak, amerika osoko müsikalariekilan.
21tan izanen da ikusgarri nausia Gotaineko elizan, lehenik « Ketariatik Mundura » nano pastoraleko kantoreak emanen beitütüe Ihitz Irriartek, Beñat Larrorik, eta Maika Etxekoparek. Ondotik Darlène Gihuminag kebekeko mikmak otoktonak, Claudine Arancet, eta Mixel Etxekoparrek « Lurretik Lurrera » kontzertüa emanen düe.
21etako kontzertüarentako leküen erreserbatzeko : https://www.helloasso.com/associations/abotia/evenements/xiru-2025
Eta programa osoa : https://www.eke.eus/fr/agenda/xiru-2025-1
Mixel Etxekopar :
Aurten ere Arberatzen iraganen da EHZ festibala arramaiatzaren 27, 28 eta 29an.
Horren aipatzeko, iragan ostegünean, aurkezpen bat egin züan festibaleko talde eramaileak Donapaleün.
Bertan, aurtenko afitxa hedatü düe,zoinetan, libertimenduetako « zapurra » izeneko pertsonajean oinarritü diren.
Programazionearen puzka bat ere eman düe. Eüskal herriko eta kanpoko talde zonbait atzamaiten ahalko dira, kontzertü, dantza ala antzerkietan ere.
Intza Casamajou antolazailetarik bata :
Apirila hatsarrean elki behar lüküe.
Azken hilabetetan Xiberoko reggae talde famatüak karraskan lanean erauntsi du Jon Etxekoparen testu berrien üngürüan.
Doinu pop-agoak dirate beti ere tematika azkar zonbaitekilan : gerla, hizkuntz zapaltüak, polizia, kanbiamen klimatikoa eta beste.
Egün berean klip bat elkiko düe « Gerla » izenekoa Pette Etxebarria Uztaroko artistak hontürik.
Diska hontan ez da kolaborazione bakotxa izanen Mixel Etxekoparren txülüla ahaideak bai eta ere Algeriako kantore behatzen ahalko beitira.
Indarra gei düe eman ere bai eszena gainean argi eta sonü joku berri zonbaitekilan. Kontzertüak jadanik hitzartürik dütüe : lehenak martxoaren 28an Alegin eta 29an Hazparnen.
Talde osoa alkarrizketatü dügü :
Ez dira maskaradak baizik Xiberoko ihauterietan
Usantxa zaharra den « Albadakak » arrapiztü dira Hauze, Ligi-Atherei, Liginaga, Lexantzü eta Etxebarreko herritarrak karrika üngürü eta ikusgarri baten antolatzeko.
gazte eta gehitü saldo eder bat paseatü dira maskatürik Hauze eta Lexantzüko karriketan batzarri galtegitez herritarrer.
Müsikalarietaz lagüntürik izan dira eta dantza eta kobla-ekilan eskertü dütüe batzarri egileak.
Egüertan bildü dena bazkari batekin partekatü düe eta arrestiko 17etan gaztek ikusgarri bat proposatu düe.
Erreportajea:

