Apirilaren 4an eta 5an mauleko herriko etxeak, mauleko mediatekak eta Tandem libürütegiak libürüaren üngürüko hitzordü bat sotü düe.
4eko egüna eskolentako date, ipuin eta antzerki lehen mailakoentako, mangaren üngürüko jünta bat kolejiokoentako eta slam antzerki ta kurtso lizeokoentako. 5an berriz, püblikoari zabalik den egüna izanen da, Andureineko gaztelüan. Bertan, idazle bai ta xiberoko argitaletxeak ere izanen dira. Haien artean adibidez, Véronique Ovalde izanen da, eleberri llabüraren Goncours saria üken düana 2024 urtean.
« Irakurketaren maratoia » ere antolatüko düe, zointetan nahi düan jenteak, nahi düan libürüa irakurten ahalko düan ala beste testo baten puzka bat, izan dadin eüskaraz, frantsesez ala zoin nahi beste hizkuntzatan.
Jean Patrice Bassano :