400 urte beteko dira aurten Frantziako estadoak Nafarroako erresümari elki zeiola baratzen zeion azken eremü independentea, hots Baxe Nafaroa…
Urte betetze honen kari, « Herriexistentzia » deitzen den ekimen bat bideratü düe gazte eta hixtoriaz interresatzen diren jente multxo batek.
Historia nola izan den gogoratzea inportanta delakoz alde batetik, eta bestetik, ohizko alderdiak bozka joküetako inertzian ikusten dütüelakoz sartürik, haien saihetsetik indar berri baten pizteko gogoz da ekimen hau sortü nahi izan.
Lehen hitzordüa neskenegün hontan balin bada, urte osoan gainti, Euskal Herriko lekü ezberdinetara hedatüko da, gerorako ildo berri baten marrazteko asmüarekin…
Atarratzeko Prefostaenean date lehen hitzordü hori neskenegün hontan:
Asisko Urmeneta:
10tan, Jean Louis Davantek aipatüko dü Frantziaren nasionalismoa,
11tan aldiz, Iñigo Larramendik , 2020an Nafaroa Eüskaldünen estadoa ote den galtozkatüko dü.
Bazkaritik landa, Asisko Urmenetak 1620-2020 Hitzaldi ilüstratüa eginen dü « Kalebarroka » izeneko bere konplitzeekin,
ondotik, Ainiz Madariagak « komünitatearen hatsaren bahiketaz » ariko delarik.
Azkenik, »Napardeath » filma eta bertso aiharia badirateke, eta ürrentzeko, kontzertü « Physis Versus Nomos » taldearekin