XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Üda hatsarrea da eta turismako langileak prest dira kanping, artepetxe, ostatü eta hoteletan hürrüntik edo hüllanetik horra diren bisitazaler batzarri egiteko.

Xiberoa eta bere üsantxak ezagütarazi nahian Xiberoko turisma bulegoak xede berriak plantan jarri dütü. Horietan : bizikletaz egiteko ebilbideak aplikazione batetan, pintxo eta biskotx atelierrak, jokü, altxor txerkatzen ebilbideak familientako…

Bestalde Txiktxakek autobüs linea bat plantan jarri dü Mauletik Iratiat Holtzartetik igaitez eta etxoletarik Garaziat ere juiteko posibilitatea badate.

Previous Next

Karrika bat da osoki berritzen lan horri esker.
Pribatü eta püblikoaren arteko akomatze bat egin da karrika horren berritzeko Mauleko herriko etxeak saldü beitü pribatü batiri.
8 alojamentü zozial orotarat eta bi komertzio izanen dira.
Petite ville de demain xedetik partitü da xedea, Akitania berria, euskal alkargoa ala orano departamentüaren lagüngoarekin.
100ko 60ko heinean lagüntürik izan da projeta orotarat.
Bettan Bordagarai Euskalduna ostatüko jabeak eta Gillen Guiressek düe Etchegoyhen üsina arrabiziarazten arren.
Xüxenka leküko mozkinak proposatzen dütüan saltegia zabalik da jadanik, beste komertzio bat eta gozategi ostatü kontzertü animazione güneak bortak zabaltüko dütü ere.
Ürrentzeko sala handi bat phestatüko da alkarteer zabalik eta dohainik.

Bettan Bordagarai eta Louis Labadot :

Previous Next

Sühari janari entrepresako 5 langile ohiek deliberatü düe entrepresaren arra hartzea Xibero kantüan izenarekin. 
5 nausi berriek arra hartzearen haütü hori egin düe, haientako beharrezkoa beitzen leküko kantina baten ükeitea eta postü horien begiatzea Xiberoan. 
Xibero kantüan entrepresak , haurzaintegier , eskoler, entrepreser eta zahar etxer banatzen dütüe apaidüak 

Bada orai 4 hilabete entrepresa arra hartürik izan dela forma berri hortan, eta hatsarrea nola igaran den kuntatzen deikü Myriam Dronde, Christine Récal eta Angele Castetx nausi berriek : 

Previous Next

Raphaëlle Daguier igan urtean instalatü da Bildozeko Donapauleko bide bazterrean, bere bikote maiastürarekin atelier bat alokatzez. Han untziak, eskültürak, taza, liliuntzi edo ere sabua pausatzeko untziak sortzen dütü kolore güzietakoak.
Merkatüetan ebilten da bere sorkuntzen saltzeko eta neskenegünean gaü eskolak antolatzen düan eskülangileen merkatüan parte hartüko dü.

Goizanko 9 orenetarik aitzina Mauleko merkatü ondoan den parkean zurrezko tresnak, edergailüak, libürüak, zeramika eta palestinako mozkinak edireiten ahalko dütützüe. Raphaëllen lana hobeki ezagütü nahi badüzüe ez düda bere ikustea juitea edo bere webgünetik mezü bat igortea rd-ceramique.com.

 
Previous Next

Abentütik geroztik, Agerria izeneko mauleko hotel eta ostatüa ützi züen jabeek. Horrentako maiatzan arrazabaltü da hotela, beste jabe eta eramaile berriekin. Pierre Lavigne negozialari hazpandarrak erosi dü lekü hori eta Armanda Accoce mauletarra date eramaile nausi berria. Aspalditik ezagützen düe lekü hori biek eta bistak, historiak baita handitarzünak ere interesatü dütüe güne hortan. Hotela ontsa ebilten beita arramaiatzetik goiti nahi lüküe ostatüa zabaltü.

Pierre Lavigne eta Armanda Accoce : 

Hotelean izenaren emaiteko ala ostatüan jateko, 05 59 19 21 32ealat dei ezazüe.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan