XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Gwenaelle Lafiteauk Txakolat egileak , Martxoaren 15an zabaltü da saltegi eta salu hau. Bertan, goizaldien eta arrestien igaraiteko parada bada, txkolat, huntto eta beste bixkotxekin jateko eta tea ala kafea edateko.

Viktor Hugo karrikaren sartzean zen « Xibero » izeneko aragitegiaren leküan da salu hori. Kanbiamenak ez dira hain handi izan eta aski fite heltü zen bere saltegiari itxüra honaren emaiten. CLEJ 9ak 5000 €ko sos lagüngoa ekarri deio, eta horri esker bankuak mailegüa honhartü deio.

Gwenaelle Lafiteau :

Neskenegünetik Asteazkeanealat zabalirik da bere salua goizez 8ak30tarik 12at eta arrestiez 14etarik 19etara.

 

 

Previous Next

Mitikileko Pastou etxean Arte lanbideen egünen kari Laurent Caudinek bere ordülariegile lana presentatuko dü eta lehentze akuarelan egin margoak erakatsiko.
Badü orai urte zonbait trebatzen dela edozoin objetü edo giro tintatzez. Bere lana esplikatü deikü.
Laurent Caudine  :

Martxoaren 31tik apirilaren 6a arte harat hüllantzen ahal zide.

Previous Next

Liginagako bidean, La Cheminée izeneko ostatüak lehen klientak errezebitü dütü urtarilaren 17ean
Xedea abiatü behar zen urtatsentako, bena jabearen aita, hots ostatüko kosinerra zena zeintü da zabaltzea beno 2 egün lehenago. Hiltze horrek ondorio handiak üken dütü ostatüarentako.
Bena halere La cheminée izeneko ostatüko ekipa karraskan lanean ari da leküko eta kalitatezko kosina baten proposatzeko

Xehetarzünak Charlotte Hamelin ostatüko jabearekin :

Previous Next

Kanpo izeneko organismoak, hotz terapia bat proposatüko dü Iratiko etxoletan Martxoaren 1an. Egünaldi ürrentzean helbürüa date 5 gradotan den lakuan sartzea
Terapia horrek hontarzün andana bat badütü korpitzarentako : stressa, minak eta beste sendotzen beitütü
Izena emaiten ahal düzüe Iratiko etxoletarat deitzez

 

Xehetarzünak Julie Lano, Kanpo izeneko organismoko langilearekin : 

  
Previous Next

"Jauzarrea" alkarteak Kanadat juiteko gazte motibatü bat txerkatzen dü. Urte oroz Baztaneko alkarteak hegoaldeko eta iparraldeko 2 gazteer proposatzen dü Canadian parks-en XVI.menteko fortaleza batetan lan egitea. Helbürüa : leheneko eüskal herriko arrantzaleen eta bidajatzaileen bizia eta kültüra ezagütaraztea.

Tao Perez Ihidoy pagolarrak programan parte hartü züan igan üdan :

Momentüko iparraldetik orano nahiant bat txerkatzen düe, ordin interesatürik bazide idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidilat.

 

 

 

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan