XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Espartina ateleria berri bat zabaltüko da Maulen

Espartina ateleria berri bat zabaltüko da Maulen

Badü aspaldi ez zela halakorik igaran !

Espartiñen egiteko ateleria berri bat sortüko da Maulen !
Zerratze zonbait izan baziren azken hamarkadetan, Nicolas Ferreira De Sousa Beskoiztarrak erabaki dü espartiñetan prodükzione güne baten egitera Maulen.
Badü urte zonbait oskigintzan lanean ari dela, La loka emaztentako espartiña bat sortü züan eta Lepine konkurtsoan zilarrezko medaia irabazi züan ere 2021an. (Zankoari moldatzen diren oski mota bat asmatü beitzüan sokarik gabe estekatzen zena.)
Arsene espartiña marka arrahartü züan 2022an eta geroztik zonbait egiten dütü bere etxetik.
Mauleon markan sartü gei da. Momentüko Zetoiles ateleria baizik ez delarik hortan.
Xehetarzünak Nicolas Fereira de Sousa ekilan :


Bere ateleria martxo ürrentzean zabaltzea espero dü berantenik.
Italiar bekanikekin josten daküan langile bat txerkatzen dü ere. Interesatürik bazide Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. maileala igorten ahal düzüe haütagintza.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan